J. Abascal: ‘Diru-sarrerak murrizten badira, kontuak birplanteatu beharko ditugu’
Ermuak 20 milioi euroko aurrekontua onartu du aste honetan (20.164.614,10 €). Kopuru hori 2019an baino% 3,77 handiagoa da, aurreko ekitaldian baino 732.000 euro gehiago. Ia milioi erdi euroko (498.425 €) inbertsioak aurreikusten ditu, herria hobetzen lagunduko duten proiektuei erantzuteko. Besteak beste, ikastetxeetan obrak (20.000 €), Santa Anako igogailuak (190.425 €), Uretako plangintza (50.000 €), San Antonioko plangintza (25.000 €), Santa Anako urbanizazioa eta hobekuntza (50.000 €), Goitondo industrialderako bizikleta-erreia (118.000 €), Aritzmendi frontoia birgaitzea (35.000 €) eta argiteria hobetzea (10.000 €).
Udal aurrekontua udalerriko gobernuak egindako estrategiari lotutako urteko plan ekonomiko eta finantzarioa da. Kudeaketa publikorako funtsezko tresna da, eta udal-jarduerak planifikatzeko, programatzeko, kontrolatzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko balio du. Urtekoa da, eta lortu nahi diren diru-sarreren aurreikuspenak eta dagokion ekitaldian gehienez egin ahal izango diren gastuak jasotzen ditu. Tresna horrek orekatua eta karratua izan behar du, hasierako defizitik gabea; gastuak ezin dira inoiz aurreikusitako diru-sarrerak baino handiagoak izan.
Hala ere, aurrekontu-eszenatoki bat eta deskribatutakoa bezalako tresna bat taxutu eta diseinatu daitekeen arren, kanpotik eragin dezaketen faktoreak asko eta askotarikoak dira. Horren adibide, osasun-egoerak eta koronabirusak eragindako egungo ezegonkortasun- eta ziurgabetasun-egoeraren kasua (COVID-19). Egoera aldatu egiten da orduz ordu eta egunez egun. Norainoko eragina izan dezakeen eta ondorioak ezezagunak ditugu. Dena den, arazoaren dimentsioa eta hartzen doan itxura ikusita, ez da zentzugabekeria pentsatzea gure bizitzako eremu ia guztietan guztietan izango dituela ondorioak. Horien artean, ekonomikoa.<7p>
Juan Carlos Abascal alkateak, Radio Eibar Cadena ser irratian egindako elkarrizketa batean, aurreratu zuen egoera aldakorrak, probintzia, autonomia, estatu eta munduan "Ziurrenik eragingo digutela, eta Udalkutxa kontzeptuan aurreikusitako diru-sarrerek, kopuru zehatza aurrekontuan jaso arren, benetan txikiagoa izan litekeela, likidazioa ziurrenik txikiagoa izango delako eta diru gutxiago iritsiko zaigulako". Beldur hori egi bihurtu eta horrela izaten bada, kontuak birplanteatu eta errealitatera egokitu beharko dira.
Alkatearen adierazpenak:
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa