Etxean egoteko agindua ez betetzeagatik 6 pertsona salatu, 15 identifikatu eta hainbat atzeman dituzte Udaltzainek

18.03.20
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzaingoak sei (6) lagun zigortu eta isuna jartzeko proposamen izapidetu zituen atzo (asteartea), egun bizi dugun alarma eta larrialdi egoeran 14 egunez etxean egon beharra ez betetzeagatik, Herritarren Segurtasunerako zuzendariak gaur jakinarazi duenez. Agenteek, halaber, kaleetan zeuden beste hamabost (15) pertsona identifikatzeko eskatu eta betebeharreko agindua urratzen ari zirenaren berri eman zieten. Horrez gain, herriko kaleetan zirkulatzen ari ziren ibilgailu hainbat geldiarazi zituzten, gidariek ezin izan zutelarik egiaztatu etxebizitzetatik ateratzeko arrazoi justifikaturik zutela.

Kontrol horiek martxoaren 14ko 463/2020 Dekretuan oinarritzen dira. Dekretu horren bidez, alarma-egoera deklaratu zen aurre egin behar diogun osasun-krisiaren egoera kudeatzeko. Salaketa horiek, gainera, probintzian, Erkidegoan eta herrialdean egiten ari diren esku-hartzeei gehitu behar zaizkie. Ekintza koordinatua da, bai Ertzaintzarekin bai eta Estatuko gainerako segurtasun-kidegoekin, Barne Ministerioaren aginduetara baitaude guztiak.

Bost salaketa bide publikoan eta bat gazteen lokal batean

Salatutako sei pertsonak hainbat arrazoirengatik jaso dute isuna-proposamena, batik bat bide publikoan zeudelako hori justifikatzen duen arrazoirik egiaztatu gabe eta Babes Zibilari buruzko uztailaren 9ko 17/2015 Legearen 45.4.b) artikulua ez betetzeagatik. Salatutako pertsonetako bat ez zegoen bide publikoan, gazteen lokal batean baizik, BI-3344 errepidearen paraleloan, Areitioko igoeran, itxita eta hutsik laga zena. Kasu horietarako aurreikusitako zehapen edo zigorra 1.501 €-tik 30.000 €-ra artekoa da.

Seigarren pertsona salatzeko arrazoia bestelakoa izan zen. Hau kalean zegoen maskota bat paseatzen, daukagun alarma-egoeran itxita eta seinaleztatuta zegoen parke batean sartu zelaraik –zintadun espazio mugatuan– hesia baztertuta. Gertakari hori Herritarren Segurtasunari buruzko 4/2015 Lege Organikoaren arau-haustetzat jotzen da, eta balioespen edo kalifikazio arina du; beraz, 100 eta 600 euro arteko isuna ezarri ahal izango zaio.

Herritarroi dei egiten zaigu bakoitza arduraz joka dezagun

Udaltzaingoa igandetik ari da megafoniaz mezuak zabaltzen, etxean bilduta egon behar dugula gogorarazteko, eta banaka soilik atera behar dugula ezinbestekotzat jotzen diren gauzak egitera, lanera, erosketak, ogia, farmazia, gasolina, bankuak, estankoak eta adinekoen beharrei erantzuteko.

Polizia eta militarren gorpu guztiak Ministerioaren aginduetara daude, eta dagoeneko iragarri dute joan-etorriak zorrotz kontrolatuko dituztela, bereziki jaiegun batekin eta asteburuarekin bat egiten duten hurrengo lau egunetan.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko