'Aldapakua'ko lanak erritmo onean doaz eta aste honetan estalkia izango du

20.04.20
Hirigintza

''Aldapakua'' baserri zaharraren orubean eraikin bat egiteko lanak aurreikusi bezala aurrera doaz. Egiturak forma eta altuera hartzen jarraitzen du, izan ere, aste honetan enkofratuaren lanak eraikinaren estalkira iritsiko dira, lehenago bi solairu altxatu ondoren. Egitura horrek Orbe kardinaleko frontoiaren pareta eta Erdikokaletik Goienkalera igotzen diren eskaileren zatia ziurtatu eta sendotuko ditu. Aurreikuspenen arabera, hormigoia bota eta estalki horretako forjatua gaur hasi dugun aste berrian egingo da, hain zuzen bihar eta etsi, astearte eta asteazkenean.

Ondoren, Orbe Kardinalaren plazatik banatzen duen hormaren goiko aldea desmuntatzen hasiko dira. Horretarako, makina jasotzaile bat ekarriko dute, ostegun eta ostiralean plazatik bertatik lan egiteko, eta datorren astera arte mantenduko, lana amaitu ezin bada asteburua hasi baino lehen.

Proiektuan jasotakoaren arabera, Erdikokale eta Orbe Kardinalaren Plazaren arteko konexio horrek bi sarrera edo pasabide izango ditu. Bata, zuzenean Erdikokale kaletik bertatik eta bestea Goienkalera igotzen diren eskaileren erditik paraleloan. Gutxi gorabehera 3 metroko altuera eta zabalera izango duen duen ateburu baten bidez egingo da pasabide hori. Horretarako, goiko aldea kendu edo burugabetu egingo da. Felix Izaguirre Garate pilotariaren - Izaguirre I. zenaren- omenezko plaka dagoen harrizko horma da. Frontoiaren hormen egitura eta lineala edo jarraipena sendotu egingo dira azpiegitura guztia ziurtatzeko, proiektuari amaiera emango dion espazio berria urbanizatu aurretik. Hori izango da hurrengo fasea.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko