Seigarren mendeurrena eta Zubiaurre kaleak lotzen dituen oinezkoentzako pasabide berria zabalik

28.04.20
Hirigintza

Seigarren mendeurrena eta Zubiaurre kaleak –edo alderaztiz- lotzen dituen oinezkoentzako sarbide berria irekita eta herritarrentzat eskuragarri dago azken asteburutik. Erremate batzuk falta diren arren, hala nola alboko lorategia, Hiri alorrak sarbidea eta pasabidea ireki zituen ostiralean, segurtasun-baranda amaitu eta argiztapen publikoa instalatu ondoren. Urkaregiko espaloiak jada jarraipena du, eta errepideko erreiak zabalera bera du bi noranzkoetan segurtasunean irabaziz Zubiaurre 23ko etxebizitza-eraikina, Tote etxeaz ezagutzen genuena eraitsi ondoren. Antolamenduz kanpo zegoen eraikin hori eraisteak arrapala bat eraikitzeko lekua utzi du, VI. Mendeurrena eta Zubiaurre kaleak oinez lotzeko aukera ematen duena.

Orain VI. Mendeurrena kaletik abiatuta, Zubiaurrera iristen diren bi kalexketara jaisteko aukera ematen digu arrapala berriak: bata, Xagua taberna kokatzen dena, eta bestea, Dena 100ean denda dagoena. Hiru aldapako arrapala da, pertsona guztientzat irisgarria, eta Urkaregi jatetxe ondoan zeuden eskailerak ordezten ditu.

VI. Mendeurrena kaleko urbanizazio proiektuak, gainera, espaloiaren eta aurrerago dauden terrazen egokitzapena ere hartzen ditu barne, espaloi osoak itxura bera izan dezan. Bestalde, arrapalaren ondoan geratzen diren terrazak atzeratu egingo dira hormatxo eta margotutako pletina galbanizatuen bidez estaliko dira, bertako bizilagunen intimitatea babesteko. Lan horiek hemendik aste gutxira egingo dira, Covid-19ak eragindako pandemia eta horren ondorioz aktibaturiko Alarma Estatua bertan behera uzten denean.

A-09 Zerukoa egikaritze-unitatean –merkatu txikia egiten zen gunea – etxebizitzak eta aparkalekuak eraikitzen ari den enpresa da obra horren arduradun, egikaritzen duen proiektuaren hirigintza-kargen baitan sartuta duelako.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko