Trebatu zaitez ile-apainketa eta estetika arloetan LHZko ikasleen eskutik
Egun bizi dugun osasun-larrialdiko egoerak erronka berriak hartzera behartu gaitu gizarte osoa, gure eguneroko bizitzan, lanean edo prestakuntzan nolabaiteko normaltasunez aurrera egiten jarraitu ahal izateko.
Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko ikasleek, gainerako ikastetxeetako beste hainbat gaztetxok bezala, hainbat aste daramatzate lanean egoera berrietara egokitzeko eta ikasturtea aurrera ateratzeko.
Eguneroko lan horretan, Lanbide Heziketako ikasketak burutzeak zailtasun gehiago izan ditzake, eduki gehienak praktikoak izaten baitira. Hala eta guztiz ere, Irudi Pertsonaleko lehen mailako ikasleek proposamen polit bat aurkeztu dute euren edertasun-ezagutzak eta une zail hauetan herritarrentzat baliagarri izateko gogoa uztartzeko.
Horrela, lau ikaslek beren etxeetatik edertasun-tutorialak sortu eta partekatu dituzte. Modu horretara, haien prestakuntzari dagozkion curriculum-edukiak praktikan jartzeaz gain, etxean ditugun tresnak atera eta ispiluaren aurrean gehien interesatzen zaizkigun teknikak praktikatzera animatzen gaituzte.
Lerro hauen azpian ikus dezakezuen ahaleginari eta inplikazioari esker, hainbat egoera desberdinetarako makillatzen ikasiko dugu, baita ilerako tinteak aukeratzen eta aplikatzen eta ilea modu profesionalean lisatzen ere.
Lotutako albisteak
Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren