Zaldibarko 'Verter Recycling' hondakindegiko lanei buruzko azken informazioa

18.05.20
Erakundea

Ehun egun igaro dira otsailaren 6tik, Zaldibarko ''Verter Recycling, 2002'' hondakindegia erori zenetik. Hondamendi horrek Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak eraman zituen, eta ia hiru hilabete eta erdi geroago oraindik ezin izan dituzte aurkitu eta berreskuratu. Eusko Jaurlaritzak, Irekiaren bidez, aldian-aldian ematen du gertakariari aurre egiteko eta bi pertsona horiek erreskatatzen saiatzeko egiten ari diren lanen berri. Azken txostenaren arabera (maiatzaren 15ekoa), guztira 109.395 m ³ hondakin atera eta berrikusi dira Alberto eta Joaquinen gorpuak bilatzeko prozesua hasi zenetik.

Informazio horrek non lan egin duten eta azken zazpi egunetan zer egin duten jasotzen du. Zaldibar inguruko (Eitzaga auzoa) uraren analisia eta egoera ere jasotzen ditu, eta Uraren Euskal Agentziaren (URAren) txostenerako esteka bat uzten du. Baita hurrengo asteko iragarpen meteorologikoa ere, hain zuzen gaur hasi dugun astearen inguruko aurreikuspena.

Aipamenak honako alderdi hauek zehazten ditu

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak hondakinak bahetzeko eta erauzteko lanei lehentasuna emateko zehaztu zituen lau bilaketa-eremuetatik bi (B3 eta B4 izendaturikoak) erabat berrikusita eta garbi daude, hondakinik gabe. Argazkiaetako batean, B2 eremuaren egungo itxura osoa ikus daiteke.

Azken astean honetan berriz hasi dira erauzketa- eta baheketa-lanetan arrastelua daraman indusketa-ekipo batekin, hondakinak aldi baterako pilatzen diren biltegitik gertuen dagoen zatian. Eta datozen egunetan D2 lerraduraren erdi- eta goi-partea arintzen eta metatutako materialak kentzen joan ahala, hondakinen lehen biltegitik hurbil dauden eremuak ere hondeatu ahal izango dira. Argazkietan ikus daitezke egun hauetan non egon diren berrikusten B4 bilaketa-eremuaren barruan eta D2 lerradurako material arintzeko lanak.

Bilaketa lanak 8:30etik 19:00ak bitarteko ordutegian egiten ari dira. Larrialdiak Kudeatzeko Zuzendaritzako Interbentzio Teknikariek eta Ertzaintzako Brigada Mugikorreko lankideek Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze bilatzeko prozesuan birmugitzen, ateratzen eta bahetzen diren hondakinak behatzen eta zaintzen jarraitzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan