Uztailaren 12ko hauteskunde autonomikoetarako hautesle-erroldaren zerrendak ikuskatzeko epea zabaltzear

22.05.20
Erakundea

Azkeneko hauteskundeetatik etxebizitzaz aldatu diren, Ermuan erroldatuta ez zeuden edota 18 urte bete dituzten pertsonek Hautesle-erroldan modu egokian izena emanda daudela kontsultatu dezakete jada, uztailaren 12ko Euskal Legebiltzarrerako Hauteskundeetan parte hartu ahal izateko.

Hautesle-errolda zortzi egun naturalez egongo da ikusgai, gaur astelehena, maitzak 25, hasi eta datorren astelehenera arte, ekainak 1era, biak barne. Hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten eta botoa emateko eskubidea behin betiko edo aldi baterako galdu ez duten pertsonen inskripzioa jasotzen du erroldak.

Nola kontsultatu dezaket Hautesle-errolda?

Aurreko hauteskundeetan bezala, hiru modu ezberdin izango ditugu Hautesle-erroldan gauden edo ez kontsultatzeko:

  • Internet bidez: Ermuko Udalaren webgunearen bitartez, galdetegi batera jotzeko aukera izango dugu. Bertan, NAN zenbakia – letra eta guzti – eta jaiotze-data sartuko ditugu, eta Hautesle-erroldan jasotako informazioa agertuko zaigu. Datuak zuzenak badira, botoa ematera joan beharko dugun Hauteslekua eta Mahaia adieraziko dizkigu aplikazioak. Galdetegia erabilgarri egongo da ekainaren 1eko gaueko hamabiak arte.
  • Telefonoz: 943 17 91 42 telefono zenbakira deitu dezakezu astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.
  • Aurrez aurre: Abiapuntuko bulegora jo dezakezu astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.

Zer egin dezaket Hautesle-erroldan ez banago?

Erreklamazioa aurkeztu dezakezu Abiapuntun, eta zure izenean izapidetuko dugu Hautesle-Erroldaren Bizkaiko Ordezkaritzaren Bulegoan, hurrengo hauteskundeetan botoa emateko eskubidea gauzatzea oztopa edo eragotz dezakeen edozein akats zuzentzeko.

Zergatik da garrantzitsua Erroldan izena ematea?

Hautesle-Erroldan izena ematea derrigorrezkoa da. Izen-abizenez gain, botoa emateko unean pertsona identifikatzeko beharrezkoa den datu bakarra Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta letra da.

Hautesle-Errolda lurralde-atalen arabera antolatzen da. Hautesle bakoitza atal batean inskribatuta dago. Inor ezin da atal batean baino gehiagotan inskribatuta egon, ezta sekzio berean behin baino gehiagotan ere. Pertsona bat behin baino gehiagotan erregistratuta agertzen bada, azken inskripzioa gailentzen da, eta gainerakoak ezeztatu egiten dira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean