Ermua-Mallabia OLH zentroak aurrematrikula epea zabalduko du

29.05.20
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabia Oinarrizko Prestakuntzarako Udal Institutuak (Ermua-Mallabia OLH) datorren astelehenean, ekainak 1, irekiko du aurrematrikula epea. Izen-ematea hilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazte guztiek ikasteko modu berri bat aurkitu dezakete Oinarrizko Lanbide Heziketan, eta horrek Erdi Mailako heziketa-zikloetarako ateak irekiko dizkie ikasten jarraitu nahi izanez gero.

Zentroak hiru prestakuntza-espezialitate eskaintzen ditu:

  • Ile-apainketako laguntzailea
  • Ibilgailuen konponketako laguntzailea
  • Metalezko elementuen fabrikazioko langilea (mekanizazioa)

Programei buruzko informazio gehiago behar duten edo aldez aurretik ikastetxea bisitatu nahi duten familiak eta/edo gazteak harremanetan jar daitezke 943 17 45 27 telefono-zenbakira deituz edo cip@udalermua.net helbidera mezu bat bidaliz. Metodo horien bidez, bisita bat hitzartuko da aurrematrikulazio aldian.

Aurrematrikula izapidetu nahi duten ikasleek bi bide dituzte:

  • Online (gomendatutako aukera): Ikasgunea atariaren bidez
  • Aurrez aurrekoa: osasun-larrialdiko egoera dela-eta, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, 943 17 54 27 telefonora deituta. Adierazitako egunean, ikastetxera joan behar da maskararekin, eta NANaren eta errolda-ziurtagiriaren fotokopia banarekin.

Ikastetxearen mikrositera sartzeko, sakatu esteka hau.

Lotutako albisteak

Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker