Hauteskunde-kolegioak zabalik daude eta herritarrak bozkatzen hasi dira

12.07.20
Erakundea

Herriko hauteskunde-kolegioak zabalik daude eta ermuarrak bozkatzen hasi gara. Ermuan eraturiko hogeita bi hauteskunde-mahaiak lanean daude eta hautesleak jasotzen ari dira, nahiz eta oraindik bertaratutakoen kopurua txikia izan. Gaur igandea denez, betebehar edo zereginik izan ez duten askok ez dira bozkatzeko goiz altxatu. Nolanahi ere, betiko moduan goiztiar bakan batzuk izan dira ateak ireki eta berehala agertu direnak. Eguraldiak ere ez du askorik laguntzen dugu momentuz, goizeko zazpi eta erdietarako trumoi, tximista eta guzti izan duen ekaitza bota du, euria gogotik botaz. Jai-egunean nagia ematen du goiz ohetik altzatzea, atzoko egun eta gau ona ikusita nagia ematen zuelako erretiratzeak. Dena den, oraindik hamar ordu ditugu bozka emateko. Esan bezala, Ermuan hauteskunde-kolegio diren egoitzak zabalik izanen dira iluntzeko zortziak arte.

Ermuan, 12.624 pertsonek bozkatu dezakegu gaurkoan, orain lau urte hauteskunde berbereko deialdian baino kopuru txikiagoa

Ermuan hamazortzi urtetik gorako 12.624 pertsonek bozkatu ahal izango dugu gaur, hautesle-erroldan jasotzen den datuaren arabera. Orain lau urte atzera urriaren egindako Hauteskunde berberetan bozkatu ahal izan genuenaren azpitik. Ermuan guztira 16.217 biztanle genituen erroldaturik, aurtengo otsailaren 13ko datuen arabera.

Berrikuntzak Kolegioetan: Lobianon eta Merkatu plaza banaturik, Jubilatuen Egoitza eta paddel pistak hauteskunde-kolegio berriak. Covid-19ko birusa dela-eta, maskarak, hirogela eta errezelik ez kabinatan

Ermuan gaurkoan nobedade batzuk ditugu. Lobiano eta Merkatu plaza banandu egin dira, espazio handi eta zablagoak edukitzeko. Lobianotik sekzio eta mahaiak Jubilatuen Etxera pasa da eta Merkatuan sekzio erdiak lehen solairutibeheko solairura jaitsi dira. Kandidaturatako papeletak eta eta gutun-azalak kabinan daude eta azken hori bozketa aretoan bertan sartuta daude. Boto-emailearen konfidantzialtasuna eta erretyserba bermatzeko kabinen aurrean bionboak eta panelak jarrita daude.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean arduratzen ari dira herriko segurtasunaz

Hauteskunde-kolegio egoitza guztietan agenteak daude, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta hauteskunde eguna normaltasunez gauzatzen dela ziurtatzeko. Dispositiboa Eusko Jaurlaritzako Barne sailak diseinatu eta koordinatu du. Gurean, dispositibo horren barne eta elkarlanean ari dira Ertzaintza (3 kolegio) eta Udaltzaingoa gainerako (3 egoitza).

Abiapuntu zabalik: hautesle-erroldaren eta kolegioen inguruko kontsultak atenditzeko

Hauteskunde egun guztietan, herritarrak herriko Hautesle-erroldan dauden edo ez eta bozkatzea non dagokien galdezka ibili ohi da. Horri konponbidea emateko, herritarren kontsultak Abiapuntun zuzenean jaso eta erantzungo dira gaurkoan. Inork kolegiora joan eta bozkatu ezin badu erroldan inskribatua ez egoteagatik, Abiapuntura jo dezake akatsa edo omisioa den argitzera.

Kontsulta egin eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, hautesleari Berariazko Errolda Zertifikazioa luzatuko eta zein kolegio eta mahai dagokion adieraziko diote. Berariazko Errolda Zertifikazioa Hauteskunde-erroldan inskripzioa lortzeko ezohiko bidea ez ezik, hauteskunde-mahaiaren aurrean probatzeko medioa dela dio Hauteskunde Batzorde Zentralak behin eta berriz bere idatzi-agirietan.

Kontsulta horiek udaletxera bertara etorriz edo baita ere 943 17 91 42 telefono zenbakira deituz egin ahal izango dira. Kasu honetan lankideek deitzen duen pertsonari galdera pertsonal eta zehatzak egingo dizkiote deia egiten duena benetan dioen pertsona dela egiaztatze aldera. Abiapuntu bulegoaren ordutegia ondokoa da, goizez 9:00etatik14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik