Udalbatzak erantzukizuna eskatu die herritarrei Santixauak bertan behera geratu izanaren aurrean
Ermuko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu du Santixauetako jaiak bertan behera uzteagatik herritar guztiek duten erantzukizunari men egiten dion adierazpen instituzionala.
Testuan zehazten denez, Covid-19aren pandemiak herriko jaiak bertan behera uztea eragin du, eta horrek nostalgia sentimendu sakona sortuko du herritarren artean. Hala ere, egunero gertatzen dira jende pilaketak, segurtasun-distantziak betetzen ez diren eta maskararik erabiltzen ez diren egoerak.
Horren aurrean, Udalbatzak gogorarazi du oso garrantzitsua dela segurtasun neurri guztiak betetzen jarraitzea, "orain ezin baitugu atzera egin": "Martxotik hona gertatu den guztia ezin da alferrikakoa izan. Gure familiei, lagunei, milaka biktimei eta haien familiei eta, batez ere, gure herriaren etorkizunari zor diegu", dio oharrak.
Horregatik guztiagatik, Ermuko herritarren erantzukizuna eskatzen du erakundeak, "guztiok elkarlanean aritzea eta zeri aurre egin behar diogun jakitea ezinbestekoa delako".
Lotutako albisteak
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean