Ermuak udal Bando informatiboan laburbildu ditu EAErako indarrean dauden murrizketak eta arauak

20.08.20
Erakundea

Covid-19ak eragindako pandemiak bere horretan jarraitzen du, eta eboluzioak okerrera egin du, martxotik apirilera arteko konfinamenduaren lehen asteetan bizi genuen egoerara itzuliz, gure autonomia-erkidegoan erregistratzen diren datu ofizialen arabera. Bizkaiko lurralde historikoan eragin handia izaten ari da, eta hainbat gorakada eta berragerpen izan dira bigarren boladatzat jotzen den horretan.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak osasun alerta ezarri du berriro ere, eta arau murriztaileagoak ezarri ditu kutsadurei aurre egiteko eta kasuen kopurua eta larritasuna murrizten laguntzeko. Ermuko Udalak arau eta gomendio horiek bildu eta laburbildu ditu. Datozen orduetan herrian zabalduko den eta alkateak sinatuko duen Udal Bando batean jaso dira.

Guk informazio-testu horren edukia aurreratzen dugu, agiri digital bateratu eta elebiduna -bi hizkuntza ofizialetan- editatzeko lanak egiten diren bitartean.

Jarraian, euskarazko oinarrizko testua utziko dizuegu, pdf formatuan:

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean