Hilabete izango dugu aurtengo TMIZ borondatez ordaintzeko, asteartetik aurrera
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko 2020ko Zerga borondatez ordaindu ahal izango dugu irailaren 15etatik urriaren 15era bitartean
Udal titulartasuneko zerga da eta 920.000 eurotik gora biltzea aurreikusten du. Apirilaren 1etik maiatzaren 4ra kobratzea aurreikusita zegoen arren, pandemiak tramitea geldiarazi zuen, Alarma Estatuan epe administratiboak eten izanagatik.
Diru-bilketako udal-zerbitzuak datorren asteartean -irailaren 15ean- irekiko du hilabetez ibilgailuen zerga ordaintzeko borondatezko epea, zeina irekita mantenduko urriaren 15era arte, hori barne. Erroldaren arabera, ibilgailu motordunen kopuru bereko 8.134 titularrek ordaindu behar dugu zerga hori. Horietatik %65ek ordainagiria helbideratuta daukagu, eta, beraz, kargua gure kontuan jasoko dugu irailaren 18ko, ostiralean.
Bestalde, ordainagiria helbideratuta ez duten titularrek gutuna eta inprimakiak jasoko dituzte etxean, eta hori 5 banku-erakunde laguntzaileetako edozeinetan ordaindu ahal izango dituzte: Kutxabank, Caixabank, Laboral Kutxa, BBVA eta Rural Kutxa. Leihatilan, zerbitzu anitzeko kutxazain automatikoen sarean edo entitate bakoitzaren webguneetan. Baita Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez ere. Borondatezko epe hori igarotakoan, ordainagiriak betearazpen-bidez ordaintzea eskatuko da, %5eko gainkarguaz hasieran, eta %20koa geroago.
TMIZ zuzeneko zerga da, derrigorrezkoa, udalok titularrak izanik guri dagokigu osorik kudeatzea. Ermuaren kasuan urteko zergarik garrantzitsuena da, milaka pertsonoi dagokigulako eta zenbatekoa aintzat hartzekoa delako
Zerga honek Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zuzenekoa da. Bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna kargatzen du, ibilgailuen mota eta kategoria edozein direlarik. Bizkaiko 2005/9 eta 7/1989 Foru Arauetan xedatutakoarekin bat etorriz, Ermuan Zergaren ordainarazpena araupetu da, udalerrian dugun 3. Ordenantza Fiskalean xedatutakoaren arabera.
Zerga-kuotak ondoren zehazturiko tarifa taulan jasota daude. Taulatan zehazten da ibilgailu bakoitzari ordaintzea dagokion kopurua ondoren zehazten ditugun faktoreetako baten arabera: potentzia fiskala, plaza kopurua, zama eramateko gaitasuna edo zilindrada.
Zirkulaziorako egokitzat jotzen dira dagokion errolda publikoetan matrikulaturik dauden ibilgailuak, horiei baja eman bitartean. Bide publikotik zirkulatu ditzaketen trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna kargatzen du zerga-egitateak, mota eta kategoria edozein izanik ere. Ermuan zerga hau ordaintzetik salbuetsita daude hainbat titularrek, autoek minusbaliatuenak direlako edota historikotzat hartzen direlako –matrikula historiko propioa eduki behar dute, eta ez soilik 25 urtetik gorakoak izan-.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa