Ermuko Udalak Innpulso Sareko ko-presidente izaten jarraituko du

17.09.20
Erakundea

Innpulso Sareak datozen hiru urteetarako Lehendakaritza eta Zuzendaritza Kontseilu berria aukeratu ditu asteazken honetan, irailak 16, urteko Osoko Bilkuran. Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak Sareko ko-presidente izaten jarraituko du, oraingoan Viladecanseko (Bartzelona) alkate Carles Ruizekin batera.

Osoko bilkura Madrilen egin da, eta Sareko 72 hirietako ordezkari batzuk bertan izan dira, aurrez aurre parte hartzeko; beste hainbatek, aldiz, egoera berezia tarteko, bide telematikoak erabiltzea erabaki dute eta bideokonferentzia bidez konektatu dira.

Ekitaldian Teresa Riesgo Berrikuntzako Idazkari Nagusia, Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea eta Josep Forn Terrassako Udaleko Gizarte Ekonomia eta Berrikuntzako zinegotzia egon dira.

Innpulso Sareko 57 hirik parte hartu dute bozketan, eta horietako 56k Ermuak eta Viladecansek lehendakaritzarako aurkeztu duten hautagaitzari konfiantza eman diote; batek, aldiz, boto zuria eman du. Beraz, Juan Carlos Abascalek Sareko presidente izaten jarraituko du beste hiru urtez, 2017tik Terrassarekin batera lan egin ondoren.

Zuzendaritza Kontseilua, bestalde, Castellón, Alcoy, Aranda de Duero, Sant Boi, Barakaldo, Valladolid, Ejea de los Caballeros, Villamayor eta Salinas udalerriek osatuko dute.

Ekitaldia lehendakaritza berriaren hitzaldiarekin amaitu zen, eta konfiantza eskertu eta erronka berri honi heltzeko ilusioa nabarmendu zuten. Sareko idazkari berriek 2021-2022 aldirako sarearen lan-plana gidatuko duten helburuen eta lan-ardatzen proposamenaren azalpen laburra egin zuten.

Innpulso Sareak, bere gobernu-organoen artean, Osoko Bilkura, Zuzendaritza Kontseilua eta Lehendakaritza ditu. Azken bi organo horiek sarea ordezkatzen, kudeatzen eta administratzen dute, Osoko Bilkuraren xedapen eta zuzentarauen arabera.

Osaera honela geratzen da:

  • Innpulso Sareko ko-presidentzia: Ermua eta Viladecans
  • Zuzendaritza Kontseilua:
    • Hiri txikiak: Ejea de los Caballeros, Villamayor eta Salinas
    • Hiri ertainak: Alcoi, Sant Boi eta Aranda de Duero
    • Hiri handiak: Castellón, Barakaldo eta Valladolid

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du