Innpulsok eta Recik etorkizuneko hiriez hausnartu dute Malagako Greencities Foroan

30.09.20
Erakundea

Ermuko alkateak Hiri Inteligentzia eta Iraunkortasunaren 11. Foroan, GREENCITIES delakoan, parte hartuko du gaur Malagako Azoka eta Kongresuen Jauregian (FYCMAn). Kongresu horren esparruan, Innpulso Sareak (Zientzia eta Berrikuntza Hirien elkarteak) eta RECI Sareak (Espainiako Hiri Adimendunen elkarteak) baterako lan-jardunaldi bat egingo dute, eta bertan, erakundeek uztailean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren gako nagusiak aurkeztuko dituzte. Hitzarmenaren helburua da lankidetzan lan egitea berrikuntzako hiri-proiektuak eta -irtenbideak, Open Government, Open Data eta hiri adimendunen ereduak garatzeko.

Innpulso sareko presidentekide eta Ermuko alkate Juan Carlos Abascalek eta Logroño hiriburuko bere homologo eta RECIko presidente Pablo Hermoso de Mendozak, elkarrizketa mahaian izango dira gaur eguerdian mahai-inguru batean parte hartuz. Horri jarri zaion titulua: Lankidetza da hiri-inteligentzia eta –jasangarritasunerari bide emango dion aukera. Biek hausnartuko eta amankomunean jarrito dute teknologiak nola lagun dezakeen kudeaketarako hiri adimentsuagoak lortzeko proiektuetan.

Greencities Espainiako hiri adimendunen ekitaldi nagusia da, hiru premisatan oinarritutako foro profesionala: hiri, enpresa eta profesionalen arteko eztabaida eta ezagutza; networking-a eta negozio-aukerak sortzea, eta hiri-kudeaketa integral eraginkor eta adimendunerako irtenbide aurreratuen erakusgarri.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean