Haur jolas berriak Errotabarriko parkean
Errotabarri plazako haur parkeak katedun kolunpioa eta txirrista berri bat estreinatu ditu. Elementu horiekin, jolasgunea osatuta geratu da inguruko haur guztien gozamenerako, eta euria egiten duen egunetan ere bertan jolasteko aukera izango dute.
Duela aste batzuetatik, parkeak 260 metro koadroko ehun-estaldura du, eta horrek instalazioetan busti gabe jolasteko aukera ematen du, euria ari badu ere. Eserleku batzuk ere karpa horrek estaltzen ditu, beraz, gurasoak, aitona-amonak edota beste senideak eguraldi txarraz babes daitezke, haurrek jolasean gozatzen duten bitartean.
Construcciones Ubarri enpresa arduratu da obra zibila egiteaz estaldura jartzeko, eta zapata aurrefabrikatuak jarri ditu zoladuraren gainean, hori aldatu gabe, forjatuari eta garaje-plazen iragazgaizteari ez eragiteko. Karpa, bestalde, Arquitectura Textil S.L. enpresak egin du.
Lotutako albisteak
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko