Aurrera doaz Goienkaletik San Isidrora eta hemendik San Roke kaleak lotzeko igogailu publikoak jartzeko lanak

21.01.21
Hirigintza

Goienkale eta San Isidro kaleen eta horren eta San Rokeren arteko desnibela gainditzen lagunduko eta irisgarritasuna ahalbidetuko duten igogailu publiko biak jartzeko lanak aurrera jarraitzen dute. Lehenengo zatikoaren obrak abenduaren erdian hasi ziren eta aurreratuago daude. Zuloa prest dago eta kaxaren egitura eta horren hormak agerian daude, aste honetan enkofratu delako. Bi guneak lotzen dituzten eskailera berriak, Ugarteren botika eta Goien tabernaren artekoak, zabalik eta erabilgai ditugu.

Obra hori A-09 Zerukoa egikaritze-unitatean aparkalekua eta bizitegi-etxebizitzak eraikitzen dituen sustatzailearen hirigintza-karga izan da. Igogailua ehiza eta arrantza elkartearen egoitza eta garajea zegoen orubearen zati batean jarriko da. Eraikin zahar hura ukitzen zuen eraikinaren alboa errematatuta eta margotuta dago. Aurreikuspenen arabera, 2021eko apirilerako egongo da martxan lehen zatiko igogailua.

Orain egun batzuk bigarren zatiko igogailua prestatzeko lanei hasiera eman zitzaien. Hau da, San Isidrotik San Rokera igoko gaituena, San Pelaio ikastetxearen gimnasilekuaren horma ondotik, eskailera zaharrak zeuden tokian. Aipatu eskailera horiek eta horiei eusten zien tontorra ezabatu dira eta tartea zulatu da. Eremua mugatua dago eta azpiegitura berriarekin nola geratuko den antzeman daiteke.

Aurreikuspenen arabera, igogailua eraikitzeko obra guztiak 2021eko amaituko dira. Lehen zatia apirilerako eta bigarrena udaren amaierarako. Orduan, tarte biek urbanizazio berria eta igogailu bana izango dute Goienkale eta San Isidro arteko irisgarritasuna errazteko. Eta baita San Isidrotik San Rokera. Hori horrela, Santa Ana auzoaren goialdea birmoldatzeko planaren fasea amaitzea ekarriko du horrek.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko