Garajeen obrak direla-eta, Zubiaurre 52tik 48ra lekuz aldatu da Zubiaurreko geralekua

29.01.21
Hirigintza

A-09 Zerukoa eremuan, merkatu txikiaren eremuan, bizitegi-etxebizitzak, garajeak eta lur gaineko aparkaleku bat eraikitzeko lanak azken fasean sartu dira. Etxebizitzak, lurpeko garaje-solairuak, urbanizazioa eta lurrazaleko aparkalekuaren zati bat amaituta daude, azken erremateren bat salbu. Orain, promotora proiektuan aurreikusitako lurpeko garajeen beste erdia industen eta altxatzen ari da. Horien gainean, aparkaleku gehiago geratuko direlarik. Lan horiek egin ahal izateko, beharrezkoa izan da Bizkaibuseko lineen autobus geltokia behin-behinean lekuz aldatzea. Aste honetan Zubiaurreko 52. zenbakitik 48.era jaitsi da geltokia, eta bertan mantenduko da obra amaitu arte. Puntu horretan egurrezko eta kristalezko etxola bat jarri da, teilazko estalkiarekin eta banku batekin. Halaber, garraio publikoko autobusentzat erretserbaturiko lekua kolore horiz margotu da.

Geltoki hori behin-behinekoa izango da, eta hilabete batzuk baino ez da mantenduko, garajeen lanak amaitu arte. Horregatik, ez da erabili bere egitura lurrera ainguratu behar duen ohiko markesina, kolore horia eta metakrilatoa dituena. Bizkaibusek ekarri eta jarri duena ez dago lotuta, baizik eta espaloi urbanizatuaren gainean jarrita, denbora labur batez erabiliko dela aurreikusita baitago. Jartzeak eta kentzeak ez du obra lanik behar, garraiatu besterik ez. Aparkalekura sartzeko espazioaren ondoko horman jarri da. Tamaina txikiko markesina-eredua da, landa-eremuetan erabili ohi den motakoa.

Jarraian uzten ditugun argazkietan etxola, kokalekua eta gunea ikusten dira. Baita obra amaitu ondoren autobus-geltokia kokatzeko infografia bat ere.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko