Sei agente zibiko berrik herriko bizikidetza erraztuko dute

08.02.21
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udalak gaur, astelehena, eman dio hasiera 2021eko Enplegu Planari. Horri esker, sei agente zibiko berri izango ditugu herrian, azken hilabeteetan lan horiek egin dituzten sei pertsonak ordezkatuz.

Hiru gizon eta hiru emakume arduratuko dira herriko kaleetan Covid-19aren aurreko prebentzio-arauak betetzen direla zaintzeaz, modu didaktiko eta pedagogikoan. Gainera, beste hainbat ekitalditan lagunduko dute, hala nola ikastetxeetako sarrera eta irteeretan edo kultur ikuskizunetan.

Programa horrek Udalaren %100eko finantzaketa du, eta langabeen laneratzea hobetzea du helburu. Juan Carlos Abascal alkateak eta Jose Manuel Lopez eta Jol Gisasola zinegotziek eman diete ongietorria sei agente zibikoei astelehen honetan Lobiano Kultur Gunean egindako aurkezpen xume batean. Abascalek azpimarratu duenez, bere jarduerak "jarrera eta heziera onenarekin eta herritarrekiko errespetuarekin" egin behar dituzte. Gainera, Enplegu Plan honen bidez, agente zibikoek udalerriari balio erantsia ematea lortu nahi da, bizikidetzarekin lotutako balioak txertatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik