Udaltzaingoak 28 zehapen-proposamen aurkeztu ditu Covid-19aren prebentzio arauak ez betetzeagatik

30.03.21
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzaingoak 28 isun-proposamen helarazi dizkio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, azken hamar egunetan Herritarren Segurtasunerako Legea (HZL) eta SARS-CoV-2k kutsatzea saihestu eta transmisio-katea eteteko ezarrita dauden neurriak ez betetzeagatik udalerriko hainbat pertsona zigortzeko, Herritarren Segurtasunerako Alorrak ezagutzera eman duenez.

Hona hemen zehapen-proposamen horien xehetasunak eta horiek luzatzeko arrazoiak:

  • 18 kasu nahitaezkoa den maskara ez erabiltzeagatik, bai kalean zehar igarotzean, baita parkeetan bildutako lagun-taldeetan ere.
  • 4 isun gazteen lokal barruan egoteagatik.
  • 2 kasu zehaztutako ordutegia ez errespetatzeagatik.
  • 2 kasu agenteekiko errespeturik ezagatik edo desobeditzeagatik.
  • Kasu bat, bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik.
  • Kasu bat, agenteei beren eginkizunetan oztopoak jartzeagatik.

Proposamen horiek, kalifikazioaren edo kontsiderazioaren arabera, 120 eta 3.000 euro bitarteko zehapen edo isuna izan dezakete.

Udaltzainek, Estatuko segurtasun-kidegoak diren aldetik, jagole lana egin behar dute herritarrok arau eta dekretuetan xedatutakoa betetzen dugula, osasun eta ongizate kolektiboaren mesedetan.

Komunitate-transmisioa saihesteko zaintzea eta babestea guztion erantzukizuna da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen