Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek ikasturte amaierako proiektuak aurkeztu dituzte
Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko Ile-apainketako, Automozioko eta Mekanizazioko lehen urteko ikasleek azken asteetan landu dituzten ikasturte amaierako proiektuak aurkeztu dituzte.
Ekimen honen bidez, ikastetxeak ikasleak prestatzen ditu ekintzailetza-gaitasunetan, talde-lanean, lankidetzako ikaskuntzan eta komunikazioan, eta, aldi berean, beren espezialitateko ezagutza espezifikoak indartzen dituzte.
Ile-apainketa eta Estetika espezialitateko taldeak hainbat ekitalditarako prestatu dituzten estilismoak aurkeztu ditu. Horretarako, modelo lanak egin dituzte elkarren artean, eta ikasle bakoitzak bere ikaskide modeloa jantzi, orraztu eta makillatu behar izan du, ekitaldi jakin baterako modu egokian.
Mekanizazioko moduluko taldeak berotegi bat, playsit bat, apalategi bat eta hainbat parrila prestatu ditu mekanismo ezberdinekin. Hori egiteko, ikasleek ikasturtean zehar soldadura, plano eta akaberei buruz ikasitako guztia praktikan jarri behar izan dute.
Azkenik, Automozioko ikasle taldeak ibilgailuaren segurtasun sistemen erakusketa egin du. Horretarako, airbagen eztandaren eta beira mota ezberdinen hausturen frogak egin dituzte.
Lerro hauen azpian, aurkeztutako proiektuen irudi batzuk ikus ditzakezue.
Lotutako albisteak

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker