II. Ermua Aurrera Planak ia 1.700.000 euro izango ditu Covid-19aren ondorioak arintzeko

08.06.21
Ekonomia eta Ogasuna

Udalak gerakinetatik 2.600.000 euro sartuko ditu Aurrekontuan, hainbat proiektu estrategiko gauzatu ahal izateko

Ermuko Udalak 2021eko Aurrekontuan egin beharreko aldaketak aurkeztu ditu, udalerrian gizarte, hiri, ekonomia eta antolaketa arloko ekimenak burutu ahal izateko. Diruzaintzako gerakinekin finantzatuko diren kreditu gehigarriak dira, eta guztira 2.627.202 euro izango dira.

Kreditu horien zati handi bat II. Ermua Aurrera Txoke Planera bideratuko da. Covid-19ak eragindako arazoei aurre egiteko sortutako ekimen honen bigarren edizioak familiei, merkataritzari eta tokiko ostalaritzari laguntzen jarraituko du, egungo egoera sozio-sanitario larria gainditzen saiatzeko. Plana 2021erako onartutako aurrekontu arruntarekin eta Udalbatzak onartutako aldaketekin gauzatuko da, 1.672.052,80 eurora iritsi arte.

Bigarren Ermua Aurrera Planaren barneko ekimen nagusiak honako hauek izango dira: gizarte-larrialdietarako (275.000 euro), gizarteratzeko (50.000€) eta porrot ekonomikoa jasateko arriskuan dauden familientzako diru-laguntzak (20.000€); Elikagaien Bankua indartzea (20.000€); haurrentzako udako Oporretan Jolas jarduerak (32.416€); ostalaritzarako laguntzak (90.000€); eta eskola-materiala erosteko eta tokiko merkataritza dinamizatzeko laguntzak (250.000€).

Kreditu gehigarri horien beste zati garrantzitsu bat, zehazki 600.297,80 euro, Udalkutxa foru funtsera bideratuko da, Aldundiak iaz eskatutako diru kopurua itzultzen amaitzeko eta, horrela, datozen urteetako aurrekontuak ez baldintzatzeko. Izan ere, 2020ko diru-sarreren beherakadaren ondoren, eta Covid-19aren krisiari aurre egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiak urtero aurreratzen zaienaren zati bat itzultzeko eskatu zien Udalei. Horrela, transferentzia honekin, Ermuko Udala betebehar horietatik libre geratzen da.

Aldaketen gainerako zenbatekoarekin, honako jarduera hauek garatu ahal izango dira: San Antonioko eta Santa Anako haur-parkeak berritzea, Jubilatuen Egoitza egokitzea, enplegu-planak eta -programak gauzatzea, eta Zerukoa kaleko eskailera mekanikoak ordeztea.

Gobernu Taldearen proposamenak talde politiko guztiekin adostu dira, eta neurrien onarpena bi adarretan banatzen da: alde batetik, Udaleko Osoko Bilkurak 1.618.446,60 euroko aldaketak onartu beharko ditu; eta, bestetik, gainerako 1.008.755,43 euroak Alkatetza Dekretu bidez sartuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
10.04.24
Tanttaka taldeak 'Del color de la leche' antzezpenaz dator Ermua Antzokira

Nell Leyshonek idatzitako izenburu bereko liburuaren egokitzapena, irakurtzen eta idazten ikasteko ametsa zuen neska gazteari buruzkoa, ostiralean, 20:30ean
Imagen
El equipo de gobierno en el momento de votar
25.01.24
26 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Ermuak

Elkarrekin Ermuak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ez dira onartu