Felix Izagirre pilotariaren plaka oroigarria plazan jarri da berriz ere
Felix Izagirre Garate (Ermua, 1903ko ekainaren 11) pala jokalari profesionalaren omenezko plaka oroigarria jatorrizko bere kokapenera bueltatu berri dute. Erdikokale eta Orbe Kardinalaren plazaren arteko lotura eta igarobide berriko arkuaren gainean jarri da. Elementua otsailean kendu zen, estreinatu berri diren urbanizazio-lanak egin ahal izateko; izan ere, frontisari atxikita zegoen harlanduzko pareta kendu behar izan zen. J.Carlos Abascal alkatea, Rosa Mª Cid Zerbitzuetako zinegotzia eta bulego teknikoko kideak gaur eguerdian bertaratu dira nola geratu den ikustera.
Plaka brontzezkoa da, 75x85 zentimetroko tamaina du eta Santurtziko Ricardo Inurria eskultoreak egin zuen. Urte bete lehenago, Fernando Akordaren ekimenez, espezialitatean lorpen handiak lortu zituzten kirolari eta txapelduna oroitzeko luzatu zuen proposamenari jarraiki.
Plaka herriko jaietan inauguratu zen, 1976ko uztailaren 25eko, Santiago Apostolua patroiaren egunean agerian utziz. Ignacio Onandia orduko alkatea izan zen ekitaldiaren buru, eta bertan zelarik Luis Mari Izagirre semea, hunkituta. Angel Junkera maisuak eskultura estalgabetu zuen. Lan horrek erreplika bat du Bilboko Deportibo pilotalekuko sarreran.
Lotutako albisteak
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko