TAO sistema, zerbitzuz kanpo irailera arte

02.08.21
Hiritarren Segurtasuna

Ermuan txandaka aparkatzeko dugun zerbitzu arautu eta doakoa bertan behera geratu da datorren irailaren 1era, asteazkena, artean, abuztua hilabete baliogabea baita, sistema hori arautzen duen ordenantzan jasotzen den bezala. Hori horrela, TAO gunean aparkatzea librea da hilabete honetan.

Ermuan egun 48 aparkaleku daude txandakako TAO sistemaren bitartez (Trafikoaren eta Aparkalekuaren Ordenamendua) kudeatzen direnak. Sistema doakoa da astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan eta abuztuan sistema bertan behera geratzen da, eta zehaztutako ordutegitik at, aparkatzea librea da.

Sistema abian dagoen guneetan, gehienez ere bi orduz aparkatu daiteke eta ezin da denbora hori luzatu; izan ere TAOren helburua hiritar guztiek lekuak txandaka erabili ahal izatea eta aparkalekua aurkitzea erraztea da. Horrela, herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzarentzat lagungarri eta suspergarri izan daiteke. Gauzak horrela, denboratik pasatzen den gidariak ez du tasarik ordainduko, ordenantzan zehaztuta dagoen isuna baizik.

TAO guneak Ermuan

Ermuan guztira 48 aparkaleku arautu dituzten hiru gune daude, eta horietan doan aparkatu daiteke bi orduz, denbora hori luzatzeko aukerarik gabe. Hauek dira eremuak, 2019an birdefinitutakoak:

  • 1. zonaldea: Diputazio kalea
    • Merkatu plazaren ondoan, Diputazio eta San Pelaio kaleen arteko zeharbidean, 7 plaza daude, alde batean lau eta bestean hiru. Azken hiru horiek karga-deskargarako izango dira 09:00etatik 13:00etara.
    •  Diputazio 3 eta 7 zenbakien artean, 15 plaza.
  • 2. zonaldea: Karabixa kalea
    • 6 plaza 1. zenbakiaren hegalean.
    • 7 plaza 2. zenbakiaren hegalean. Plaza bat desgaitasuna duten pertsonentzako gordeta egongo da.
  • 3. zonaldea: Goienkale kalea
    • Goienkale eta Kantabria kaleen arteko bidegurutzetik Goienkale eta Karabixa kaleen arteko bidegurutzera, zenbaki bakoitien espaloian: 8 plaza.
    • Goienkale 5etik (Lobiano) Kantabria zeharbidearekin duen bidegurutzera arte: 5 plaza.

Behin bi orduak igarota, debekatuta dago lekua utzi eta berriro aparkatzea denbora luzatu ahal izateko; ezingo da autoa TAO eremuan aparkatu bi ordu geroago arte.

Sistemaren helburua behar duen edonork hiriaren erdigunean aparkalekua aurkitu ahal izatea da. Txandakatzea bermatu nahi da, ez gehien ordaintzen duenak ordu gehiago egon ahal izatea. Berdintasuna bilatzen duen sistema da, gidari guztientzat doakoa eta denbora tarte berekoa.

Aparkalekuen kudeaketa eta kontrola aparkamendu-txartelen saltzaile automatikoen bitartez egiten da, Udaltzaingoak egiten duen ikuskapen-lanaz gain. Ordenantzaren arau-hausteak eta ezarritako denbora gainditzeak 50 euroko isunarekin zigortzen dira. Behargabeko aparkamendua hiru ordu baino gehiagokoa bada, zigorra ehun eurokoa izaten da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko