Bizkaia etorbideko autobus-geltokia eta markesina aldatzeko lanetan

07.03.22
Hirigintza

Abadiñoko ''Lasuen construcciones'' enpresak obra batzuk egiten ari da aurreko astetik Bizkaia Etorbideko autobus geltokian, BI-3344 errepidearen eskuineko ertzean, Eibar-Donostia norabidean. Langileak zintarrien lerroa aldatzen ari dira, egungo markesinaren eta geldialdi horretako plataformaren oinarriaren aurrean. Helburua da autobusetara sartzeko plataforma hobetzea eta espazio hori birplanteatzea, Bizkaiko Foru Aldundiak markesina berri eta zabalago ekarriko duelako geltoki horretarako.

Hobekuntza-lan horiek 7.102,09 euroan esleitu dira, BEZa barne, eta astebeteko exekuzio-epea aurreikusita dute. Horiek amaitutakoan, eta Aldundia markesina berria Ermura ekartzeko moduan dagoenean, egungo markesina desmuntatuko da, eta horren ordez, markesina handiagoa jarriko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko