Artarraik Done Jakue bideko etapak egunean egiteko txangoak antolatu ditu

08.04.22
Gizartea

''Artarrai'' Mendi Taldea hiru txango antolatzen ari da Donejakue Bideko beste hainbeste etapa egiteko, egunean bertan joan-etorria eginez. Ermuarrentzat ekitaldi herrikoia izango da, 2022 honetan hasiko dena, Konpostelako Urte Santuarekin batera, eta datozen hurrengo urteetan jarraipena izango duena. Beraz, urte anitzeko jarduera izango da. Aurten lehenengo hiru etapak egitea aurreikusten da eta, harrera ona izanez gero, etapa berriak proposatuko dira bidea betetzen jarraitzeko asmoz.

Programatu diren etapetan, ibiltariak lehengoan Orreagatik Zubirira joango, bigarrenean Iruñera eta aurtengo hirugarren eta azkenean Garesera iritsiko dira. Lehenengo jardunaldia maiatzaren 7an egingo da. Interesa dutenek klubaren lokaletan eman beharko dute izena, Teresa Murga eraikinean, udal liburutegiaren gainean, ostegun arratsaldeetan zazpi eta erdietatik zortzi eta erdietara bitartean. Etapa guztietan irteera goizeko 06:00etan izango da eta jardunaldiko prezioa 5 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko. Izen-ematean basrne dago autobuseko joan-etorriko bidaia. Izena emateko unean, Artarraik erromesaren egiaztagiria banatuko du.

Lehen etapa: maiatzak 7, larunbata

Lehenengo etapa maiatzaren 7an, larunbatean, egingo da. Ibilbidea Orreagatik Zubirira izango da. Hogeita bat kilometro inguru dira, oinez eta/edo mendi-ibiliak egiten ohitutako pertsona guztientzat eskuragarri. Orreaga herritik abiatuta txango honek Pirinioak atzean utzi eta Nafarroako bailaretara hurbilduko da.

Pirinioetako profil leuneko mendiak, larre alpetarren eta pago-, haritz- eta pinu-baso hezeen artean, etaparen eszenatoki bikaina dira. Mendi ertainari dagokion ibilbidea da, bidezidorrak, lurrezko bideak eta tarte harritsuak dituena, baina zailtasunik gabe. Nahiz eta, batez ere, jaitsieran egon, pare bat altuera egongo direla kontuan hartu beharreko dira.

Ez da kirol jarduera izango ezta lehiatzeko ere, bide osoa inguratzen duten mito eta elezaharren ezagutza sustatu nahi du, eta kideen artean denbora eta espazioa laguntasunez partekatu.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean