Ermua-Mallabia OLHUIak aurrematrikula epea irekiko du
Maiatzaren 9tik (astelehena) 27ra (ostirala). Online egin daiteke ''Ikasgune''n edo ikastetxean
Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak (OLHUI Ermua-Mallabia) datorren astelehenean irekiko du 2022-2023 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea. Interesdunek bi bideren bidez egin dezakete aurrematrikula.
- Online: Ikasgunea atarian.
- Aurrez aurrekoa: (gomendagarria da aldez aurreko hitzordua adostea)
- Beharrezko dokumentazioa
- Interesdunaren NANaren, AIZaren eta pasaportearen fotokopia.
- Erroldatze-ziurtagiria.
- Karnetaren neurriko argazkia
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazte guztiek oinarrizko lanbide-heziketa ikasteko eta jasotzeko alternatiba bat aurki dezakete Oinarrizko Lanbide Heziketan, bai lan-merkatuan sartzeko, bai erdi-mailako heziketa-zikloetan zuzenean sartzeko, eta azken horren bidez etorkizunerako prestatzen jarraitzeko.
Institutu honek hiru prestakuntza-espezialitate ematen ditu: ile-apainketako eta irudi pertsonaleko laguntzailea, ibilgailuak konpontzeko laguntzailea eta elementu metalikoak fabrikatzeko langilea (mekanizazioa). Institutuaren mikrositeak matrikulazio-prozesuari buruzko informazio guztia zehazten du.
Programari buruzko informazio gehiago behar duten edo institutua bisitatu nahi duten familia eta/edo gazteek 943 17 54 27 telefono zenbakiaren edo imfpb@udalermua.net helbide elektronikoaren bidez jar daitezke harremanetan.
Lotutako albisteak
Maiatzaren 4tik 22ra bitartean, online Ikasgunean eta ikastegian bertan