Vintage merkatua izango da protagonista Sallabenteko jaietan

05.07.22
Kultura eta Gazteria

Sallabenteko Jai Batzordeak auzoko jai egitaraua aurkeztu du, pandemiaren ondorioz bi urtez festarik gabe egon ondoren. Uztailaren 6an, asteazkena, hasiko da programa pintxo lehiaketarekin, eta bertan parte hartuko dute Donosti, Salmantino, Villa de Ermua Hotela, Niza, Itxaso eta Zugaitz tabernek. Pintxoak 19:00etatik aurrera dastatu ahal izango dira, asteazkenean zein ostegunean.

Uztailaren 7an, haurrentzako jolas tradizionalak egingo dira 18:00etan, eta parte hartzaile guztientzako merendola handi batekin amaituko dira.

Ostiralean, hilak 8, vintage azoka handiak 11:00etan irekiko ditu ateak. Ekimen honek Erdi Aroko azoka tradizionala ordezkatzen du, eta egun osoan zehar antzerki eta musika kalejirak egingo dira auzoko kaleetan: beira putz-egilea, furgoneta hippie bat, zirkua, gaztelu puzgarriak, ipuin kontalariak, karikaturagileak eta zangaluzeak. Sallabenteko jaien irekiera ofiziala 19:30ean izango da, zezen handien entzierroarekin, ikastetxeko patioan. Goizaldera arte musika eta umorea izango dira nagusi, makro disko festa eta zirku hippyarekin, eta 00:30ean 80-90 urteetako mozorro lehiaketa hasiko da.

Larunbatean, hilak 9, hippyek auzoko kaleak hartuko dituzte berriro 11:00etatik aurrera, kalejira, antzokiak eta hamaika jarduera dibertigarrirekin. 12:00etan, Fitgipsy Dance talde ermuarrak emanaldia eskainiko du, eta ondoren, helduentzako igel txapelketa, 13:00etan, eta haurrentzakoa, 17:00etan. 18:30ean, sardina eta saiheski-janarekin indarberrituko gara, kalejira eta zirkuarekin jarraitzeko. Jardunaldia La Principal orkestraren dantzaldiarekin amaituko da, 23:30etik 03:00etara.

Igandean, hilaren 10ean, 11:00etatik aurrera eta egun osoan zehar, aurrera jarraituko du merkatuak eta lotutako jarduerek, eta ondoren, 12:00etan, auto eta motor klasikoen kontzentrazioa izango da. 18:30ean, sardina-jana eta saiheskiak izango ditugu berriro, baita hirugarren adinekoentzako luncha ere. Los Charros mariatxi-taldea arduratuko da musika jartzeaz 20:00etatik 22:00etara, eta ordu horretan amaituko dira auzoko jaiak.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian