Eskubaloiko neskek suziria piztu eta hasiera emango diote ‘2022ko Santixauei’

24.07.22
Kultura eta Gazteria

Mirene Moreno, Anne Erauskin, Cristina Vivar eta Itziar Horrillo izango dira jaietako ''txupinerak''

Lau jokalari ermuarrek piztuko dituzte suziri iragarlea eta ''2022 ko Santixau'' jaiei hasiera emango, arratsaldeko 7etatik aurrera. Kirolean nabarmendu diren lau gazte dira, guztiak maila altuenetan jokatzen ari direnak: ohorezko Mailako ''Guerreras Iberdrola'' Ligan eta Ohorezko Zilar Mailan. Lagunak dira eta jatorria partekatzen dute, Ermuko Errotabarri Kirol Elkartean jokatzen hasi eta hezitakoak baitira guztiak. Gaur 20x40 pistako familia osoaren eta herriko emakume guztien ordezkari izatearen zirrara biziko dute, herritarren maitasuna eta errespetua jasoz. Beraiekin bat oholtza gainean izango dira Amaia Arguinzoniz eta JuanMa Cano kazetaria, aurkezle lanetan.

ADEn graduatua, Teknika Elektroniko bat, Erizaina eta Integratzaile Soziala

Mirene Moreno Fernandezek eta Anne Erauskin Martinezek Super Amara Bera Beran eta Barakaldoko Zuazo Eskubaloi taldean jokatu dute, hurrenez hurren, aurtengo denboraldian. Itziar Horrillo eta Cristina Vivar Ermuko Errotabarri Kirol Elkarteko senior taldeko kapitainak dira, Ohorrezko Zilar mailakoak (estatuto 2. maila). Errotabarri erreferentea da gure udalerrian, non gizarte eta kirol masa handia izateaz gain, harrobia eta jokalarien forja ere bada, lehiaketako mailarik gorenera iritsi direnak. Errotabarri klubak emakume bat izan du buru bere sorreratik; gaur egun Leire Alvarez da presidentea, Olatz Bouzo fundatzailearen lekukoa hartu zuena.

Emakumezkoen Ohorezko Mailan debuta egin eta jokatu duten sei jokalari ermuar ditugu orain arte; eskubaloiko maila gorenean. Bera Beran Matxalen Ziarsolo, Esther Larreategi, Ixone Minguez eta Mirene Moreno dira; eta Barakaldoko Zuazo Eskubaloian Maialen Agirregomezkorta eta Anne Erauskin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu