Ocho películas variadas para disfrutar de ocho noches de cine en la calle

28.07.22
Kultura eta Gazteria

Ermuak udako zine eskaintza erakargarria izango du abuztuan ere. Udal kultura sailak zortzi proiekzio programatu ditu, genero, adin eta gustu guztietako titulu berriak edo estreinuak proposatuz. Kalean, aire zabalean eta doan gozatu ahal izango ditugun proiekzioak. Adin guztietarako egokiak diren proiekzioak, gaztelaniazko eta euskarazko tituluekin.

Astean bi egunetan –astelehena eta asteazkena– saioak izango ditugu hileko lau asteetan, Orbe Kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera. Euria egiten badu, Santiago parrokia-elizako arkupeetara eramango da saioa.

Pandemia osteko uda honetako gauetarako eskaintza zabala izango da, eta normaltasuna berreskuratzen ari gara. Proiekzioak libreak eta edukiera mugarik gabekoak izango dira, Covid-19aren pandemiaren aurretik izan ohi ziren bezala.

Kontratatutako tituluak eta erakusketa-datak honako hauek dira:

Abuztuak 1: Jojo Rabbit
Abuztuak 3: Space Jam. Aro berria
Abuztuak 8: La boda de Rosa
Abuztuak 10: Jungle Cruise
Abuztuak 17: Cuñados
Abuztuak 22: Errementari
Abuztuak 24: A todo tren
Abuztuak 29: Explota explota

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean