Bera Beraren Eskubaloiko Superkopak ermuar esentzia apur bat du

19.12.22
Gizartea

Super Amara Bera Berak zortzigarren Eskubaloi Superkopa eskuratu zuen atzo Malagako hiriburuko Ciudad Jardín pabiloian, Costa del Sol Malaga mendean hartuta, 25 eta 26 markagailuaz. Donostiako taldeak marka historikoa ezarri du lehiaketan, zortzigarrenez eraman baitu bere bitrinara garaikur hori. Kirol lorpen horrek aletxo ermuarra ezezik Debabarrenekoa ere badu, entrenatzaileak Imanol Alvarez Arruti baita; eta taldeko zerrendan dagoen eskuin muturrean jokatzen Anne Erauskin Martinez dago. Gainera, Elgoibarko (Debabarrena) June Loidi Etxaniz ezker hegalaria ere tartean da. Bi jokalariak horiek hasierako zazpikoan egon ziren eta Erauskinek taldeko 26 goletatik 2 sartu zituen.

Partida zirraragarria izan zen, parekotasuna nagusi izanik eta norgehiagokaren azken segundoetan argituz. Garaipena eta titulua Shula Gavilanen gol batekin iritsi ziren 30 segundoren faltan, zelai erditik ate hutsera egindako jaurtiketaz, Arderiusek partida berdindu eta gero. Epika gehiagorik ezin da eskatu, baina badakigu partidak azken segundora arte jokatzen direla; bukatu gabe azken txistua jo artean. Ikusi xehetasunak Espainiako Eskubaloi Federazioaren kronikan.

Super Amara Bera Bera Galiziara bidean da eta bertan Guerreras Iberdrola Ligako Orbe Rubensa BM Porriño taldearen aurka jokatuko du asteazkenean, -abenduaren 21eko Santo Tomas egunean- iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du