Inauterietan mozorroturiko lagun-taldeen kalejira eta lehiaketa egingo dira beste behin

26.01.23
Kultura eta Gazteria

Ermuak mozorrotutako koadrilen lehiaketa eta desfilea berrantolatu ditu laugarren urtez, Desfile eta lehiaketa otsailaren 18an egingo da, Inauterietako larunbatean. Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen koadrilako kide bakoitzari, eta herriko jatetxe batean bazkaria ordaindu guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.

Desfilea otsailaren 18ko larunbatean egingo da, eguerdiko 12:30etik aurrera, eta edozein adinetako 10 pertsona edo gehiagok osatutako taldeek parte hartu ahalko dute horretan. Mozorrotzeko gaia erabat librea da, baina taldekide guztien mozorroek gai berdinarekiko lotura zuzena izan beharko dute.

Kalejira Zubiaurre kaleko 24 zenbakitik abiatuko da, eta Probaleku, Valdespina Markesa eta Erdikokale kaleetatik igaroko da Orbe Kardinala plazan amaitu aurretik.

Izen-emateak otsailaren 1ean hasiko dira

Kalejira-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea, horretarako hainbat aukera daudelarik, Lobiano Kulturgunera bertara joatea otsailaren 1etik aurrera, kultura@udalermua.net helbide elektronikora idaztea edo, desfilearen egun berean, hasi baino 10 minutu lehenago arte, antolatzaileek Orbe Kardinala plazan jarriko duten mahaian izena emateko fitxa betetzea. Edozein modura ere, ordezkari baten eta koadrilaren izena, mozorroaren gaia eta partaide kopurua adierazi beharko dira, eta taldeko arduradun batek kalejirako zenbakia jasotzera gerturatu beharko du mahaira. Zenbaki horrek identifikatuko du taldea eta bere lekua ibilbidean zehar.

Desfilean zehar, epaimahaikideek taldeak aukeratu duen gaia eta kideen mozorroak baloratuko dituzte, baita kalejiran zehar duten animazioa (abestiak, instrumentuak, dantzak, eta abar) eta tresna, atrezzoko osagarriak, tramankulu eta karrozen erabilera ere.

Erabakia larunbatean bertan ezagutaraziko da, iluntzeko 8etan, Orbe Kardinala plazan, haurren mozorro lehiaketa egin ostean.

Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen kuadrillako kide guztiei, eta herriko jatetxe batean bazkaria egiteko balea guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.

Lehiaketara aurkezteak hori arautzen duen oinarriak eta epaimahaiaren erabakia onartzen direla dakar inplizituki. Epaimahaiak lehiaketa hutsal deklaratu ahal izango du. Informazio gehiago behar izanez gero, Lobiano Kulturgunera jo daiteke astelehenetik ostiralera edo 943 70 87 00 telefono zenbakira deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean