Alkateak bilkuran dauden zinegotziei egiten dien gonbidapena, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ur-sareak berritzeko egingo dituen obrei buruzko informazioa.
Ermuko Udalaren gardetasun-atari berriaren aurkezpena.
Ermuko Udala "Udal Gaztedi" foru erakundearen kide izateko erabakia onestea, erakunde horren sorrera eta jarduteko arautegia arautzen dituen dekretuan, Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 26ko 81/2016 Foru Dekretuan, xedatutako eran.
Giza-eskubideen denfendatzaile zen Berta Cáceres buruzagi indigena hondurastarraren hilketa dela-eta, udal honen Erakunde Adierazpenari buruzko informazioa.
Homofobia, lesfobia, transfobia eta bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, sexu-joera eta genero nortasunagatiko bazterkeriaren kontra proposatutako Erakunde Adierazpena.
Forja aurreko plazako (Bizkaia Etorbidea 1, 1 bis eta 3, 3 bis) haur-jolasen instalazioaren inguruan emaniko epaiari buruzko informazioa.