Alkateak bilkuran dauden zinegotziei egiten dien gonbidapena, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten.
Emakumeen Topalekuko Jabekuntza Eskolaren 2021eko urritik abendura bitarteko jarduera-programazioa aurkeztea.
A-06 "Kaltxango" eremua urbanizatzeko jarduketa-programari buruzko informazioa.
San Roke kaleko 3. eraikinean igogailu bat jarri ahal izateko, eraikinaren etxabe zati baten jabetza kentzeko espedientearen hasierari buruzko informazioa.
Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza-programa aurkeztea.
Kirola arloko diru-laguntza deialdia: (A) Kirol egiturak garatzea eta sendotzea 2021.