Alkateak bilkuran dauden zinegotziei egiten dien gonbidapena, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten.
Izarra Centren kokatuko diren eta Ermuko industri ehuna bultzatu eta/edo dibertsifikatuko duten enpresentzako laguntzen deialdiari buruzko informazioa.
Betiondoko hiri-lurzoru finkatuaren eremuari dagokionean HAPO behin betikotasunez onesteari buruzko informazioa eta lurzoru hori arautzen duten ordenantzak behin betikotasunez onesteari buruzko informazioa.