14 talde lehiatuko dira asteburu honetan Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketan

06.06.25
Ermua Kirolak
Kultura eta Gazteria
13 eta 18 urte arteko 130 parte-hartzaile bilduko dira Betiondon

Ermuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak 13 eta 18 urte bitarteko 130 parte-hartzaile bilduko ditu asteburu honetan Ermuko Gazte Futbito Txapelketaren lehen edizioan. Betiondo Kirolguneko kantxan jokatuko da torneoa larunbatetik igandera bitartean.

Herriko gazte talde batek Udaleko Gazteria Zerbitzuari egindako proposamenetik jaio da txapelketa, eta elkarrekin antolatu da ekitaldiaren formatu osoa. Egindako planteamenduari jarraiki, larunbatean multzoen faseko partida guztiak jokatuko dira, eta igandean, aldiz, euren multzoetan lehen eta bigarren geratu diten taldeak kanporaketa fasean lehiatuko dira.

Talde guztiak sari nagusia eskuratzeko gogotsu lehiatuko dira. Izan ere, garaileek Ermuko jatetxe batean afaria eta San Mames museorako sarrerak lortuko dituzte. Hala eta guztiz ere, jai giro osasuntsua eta ludikoa espero da asteburu honetan, futbol partiduz eta dibertsioz betea.

Ermuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak talde sustatzaileak jasotako proposamena eta bere lankidetza eskertzen ditu. Era berean, gazteria@udalermua.net helbide elektronikoaren bidez euren proposamenak helaraztera animatzen dira ermuar gazte guztiak.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik