2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa
Gazteria eta Kirol sailek areto futboleko txapelketa berezia antolatu dute, "Ermuko Gazte Futbito Txapelketa" izenburupean, 2007tik 2012ra urteen artean, biak barne, jaiotako gazteentzat. Txapelketa hori doakoa izango da eta izaera ludikoa izango du, lehiakortasuna alde batera utzita. Taldeen lehen eta bigarren fasea izango ditu, eta ekainaren 6tik 8ra jokatuko da asteburuan, Betiondoko kiroldegiko pistan.
Txapelketa horretan gehienez 20 taldek eman ahal izango dute izena, gutxienez 7 eta gehienez 11 lagunez osatua. Talde horiek
emakumezkoak, gizonezkoak edo mistoak izan daitezke. Parte hartu nahi duten taldeen kopurua hogeitik gorakoa bada zozketa bat egingo da; zozketa horretan lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako 4 kide edo gehiago dituzten taldeek. Sailkapenik onena lortzen duen taldeak herriko jatetxe bateko afaria eta San Mames Museorako sarrerak jasoko ditu.
Antolatzaileek jarduera arautuko duten oinarriak eta izena-emateko orria argitaratu dituzte. Paperezko alea udal liburutegian baino ez da emango. Parte hartu nahi duten 14 urtetik beherako gazteek gurasoen edo legezko tutoreen baimena aurkeztu beharko dute. Ale hori liburutegian ere jaso ahal izango da. Parte-hartzaileek agiri ofizial baten bidez egiaztatu beharko dute beren adina.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 689 04 25 71 telefonora edo idatzi gazteria@udalermua.net helbide elektronikora.
Lotutako albisteak
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte