2023-2027 agintaldirako Udalbatza gaur eratu da

17.06.23
En la imagen los/as diecisiete concejales/as
Erakundea
Udalbatza kide dira sei emakume eta hamaika gizon. Emakumeetatik bi zinegotzi dira estrainekoz Ermuan. Alkateak bederatzi botu izan ditu

Sei emakumek eta hamaika gizonek osatzen dute gaur eratu den Ermuko Udalbatza berria, 2023-2027 aldirako. Horietatik bi (2) Ermuko zinegotzi-karguan estreinatzen dira; Idoia Goicoechea Guridi, EH Bildukoa, eta Mónica Martín-Lorente Rabanete, PPkoa. Gainerakoek esperientzia dute aurreko legegintzaldiren batean. Udalerrian bost udal-talde izango ditugu agintaldi honetan: PSE-EE/PSOE, EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP. Goizeko hamarrak pasata hasi da saioa, ordu erdi baino gehixeago iraun du eta normaltasunez igaro da. Jende ugari bertaratu da; besteak beste, saihesbidea bukatzea aldarrikatu duten plataformako pertsona-talde bat.

Adineko mahaia Idoia Goicoecheak eta Joanna Díazek osatu dute, adinez nagusiena eta gazteena, hurrenez hurren, izateagatik, beren egitekoetan Daniel Irusta udal-idazkariaren laguntza eta aholkularitza izan dutelarik. Hauteskunde Legean ezarritako aginduak irakurri eta bete ondoren, idazkariak mahaia osatzen zuten zinegotziak zina edo hitza hartu die, eta, ondoren, mahaiak gainerako hautetsiei banan banan. Guztiek bete dute izapidea, eta zin edo promesa egin dute.

Hitza ematea edo zina betetzeko hainbat formula

Zinegotziei zin egiteko edo hitza emateko legerian aurreikusitakoaren arabera eskatu zaie, eta Udalbatzako hamazazpi kideek irakurri zaien lege-errekerimendua onartu dute, gaztelaniaz, euskaraz edo bi hizkuntzetan zin edo hitza emanez.

EAJko zinegotziek euskaraz erantzun dute, legeak hala aginduta onartzen duten EH Bildukoek baita ere. Elkarrekin Podemos eta PPko bi ordezkariek ere araua bete dute, eta hurrenez hurren beren promesa adierazi dute lege-formulazioaren aurrean.

Alkatea hautatzeko prozesua

Zinegotziek kargua hartu ondoren, alkatea aukeratu dute zerrendaburuen artean. 17 ordezkariek hautestontzi batean bozkatu dute. PSE-EE-PSOEk eta EAJ-PNVk gauza bera bozkatu dute, alderdien artean lortutako akordioari jarraituz, eta EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk, berriz, bakoitzak bere hautagaia bozkatu du. Juan Carlos Abascalek 17 botoetatik 9ren babesa lortu du, eta, beraz, alkate izendatu dute. Hauxe izango da bigarren agintaldi osoa.

Jarraian, legezko zina egin diote berriro, eta Beatriz Gámiz alderdikideak aginte-bastoia edo makila eman dio Juan Carlos Abascali. Lehen edilak hitz batzuk zuzendu dizkie bertan daudenei. Saioak ordu erdi baino gehiago iraun du. Osoko bilkura berezi hau streaming bidez eman dugu zuzenean.

 

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera