2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

09.07.25
Hezkuntza
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuko Udalak 2025-2026 ikasturterako dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 100. alean dago, 2025eko maiatzaren 28koan. Aurten deialdia aurreratu da laguntzen kudeaketa hobetzeko eta arintzeko xedez. Eskaera aurkezteko epea irailaren 1ean hasi eta azaroaren 15ean amaituko da. Laguntza, gehienez, 90 eurokoa izango da deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituen ikasle bakoitzeko. Laguntza hau Ermuko dendetan arropa, oinetakoak, kirol materiala, material informatikoa, betaurrekoak eta lentillak eta ikasturteko beste materialak (testu liburuak izan ezik) erosteko gastuetan laguntzeko da. Material horiek 2025eko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean erosi ahal izango dira, ikasleen beharrei erantzuteko. Helburua da familiei laguntzea ikastaroaren hasieran material-gastua arintzen, eta, aldi berean, erosketa horiek herriko dendetan egin daitezela du helburu.

Irailaren batetik 2025eko urriaren 31ra bitartean, ikasturtean zehar behar den materiala erosi ahal izango dugu, eta gure udalak azken urteetan mantentzen duen dirulaguntza lerroari jarraiki laguntza eskatu. Horretarako, erosketa-txartela gorde eta eskabidearekin batera aurkeztu beharko dugu.

Laguntza-lerro honetako informazio guztia gure web korporatiboaren egoitza elektronikoan kontsultatu ahal izango da eta eskuragarri egongo da.

Onuradun izan daitezkeenak:

  • 2010eko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean jaiotako Ermuko haurren gurasoak edo legezko tutoreak.
  • 16-25 urteko ikasleak, 2000ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak. Ikasleak adingabeak badira, Ermuan erroldatutako haurren gurasoak edo legezko tutoreak.
  • 2000ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako langabeak.

Laguntza eskaerekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: matrikularen egiaztagiria, bankuko datuak eta kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, Ermuan adierazitako epean egindako gastuen fakturak edo tiketak, dirulaguntza eskatzen duen pertsonaren izenean emandakoak, eta erositako produktuen zerrenda, non erositakoak zehaztuko diren. Laguntza, gehienez, 90 eurokoa izango da deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituen ikasle bakoitzeko. Laguntza honen onuradun izateko, familiak egunean izan behar ditu Ermuko Udalarekiko zerga-betebeharrak. Informazio guztia, eskaerak, epeak, baldintzak eta abar herritarren eskura egongo dira laster gure egoitza elektronikoan.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak