2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa
Ermuko Udalak Gabonetako erakusleihoen lehiaketa berrantolatu du, 2025eko Gabonetako jarduera kanpainaren baitan. Lehiaketaren helburua gure herrian Gabonetako giroa piztea da.
Ermuan dauden ostalaritzako eta zerbitzuetako saltoki guztiek eman ahal izango dute izena lehiaketa honetan, edozein sektoretakoak direla ere. Horretarako, estekatuta uzten dugun agiria bete beharko dute, abenduaren 4ko 15:00ak baino lehen. Lehiaketa gauzatu ahal izateko gutxienez 6 erakusleiho izena-eman beharko dute.
Lehiaketan parte hartuko duten erakusleihoek abenduaren 8rako muntatuta egon beharko dute eta horiek urtarrilaren 7ra arte mantendu beharko dira. Epaimahaiak erakusleihoak baloratzerakoanondorego gauzak hartuko ditu kontuan sormena, dekorazio-elementuak, argiztapena eta originaltasuna.
Lehiaketako epaimahaiak sari bakarra emango du, burdingintza lanaren iragana eta oraina balioesten dituen pispillu baten forja artistikoko eskultura batez osatua. Gutxienez 6 erakusleiho beharko dira lehiaketa hau garatzeko.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik