2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da
Baditugu jada 2025eko Santixau jai nagusietarako kartela eta txupinerak, atzo arratsaldeko Jai Batzordeak egindako azken bileraren ondoren. Maialen Calderon eta Marta Fernandezek eskubaloiko epaileak jaurtiko dute Santiago jaiei hasiera emango dien suziria. Biek Mikel Losada aktorearen lekukoa hartuko dute, iazko txupinero izan zen ermurarrarena.
Bestalde, jardueren egitaraua iragarriko duen kartela Jaume Gubianasek egin du, Navas herriko biztanlea (Bartzelona). Egileak gure herriko jaietako alderdirik esanguratsuenak bildu ditu obra koloretsu batean: koadrilak, balkoietako ur-jaurtiketa, musika-tresnak, Polola edo elizako eta udaletxeko dorreak.
Jaume Gubianas da udal kultura sailak deitutako kartel lehiaketaren irabazlea eta 600 €-ko saria jasoko duena. Kartel lehiaketara 103 lan aurkeztu dira, beste horrenbeste, egileena.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu