A25eko Erakunde Adierazpena adostu dute bozeramaileek

20.11.24
Berdintasuna
Erakundea
Aurten emakumeen aurkako indarkeria matxistaren diskurtso ukatzaileak eta horien zabalkundeak salatzen dira

Ermuko Udalbatzako Bozeramaileen Batzordeak Erakunde Adierazpena ahobatez adostu zuen atzo, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria matxista ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. Testuak "indarkeria matxistaren adierazpen guztiak irmo gaitzesten ditu, eta horiek ezabatzeko lanean modu koordinatuan jarraitzeko konpromisoa hartzen du". Aurten, arreta jarriko da "emakumeen aurkako indarkeria matxistaren diskurtso ukatzaileetan, ultraeskuinak aurrera egiteko Europako eta munduko testuinguru batek bultzatuta jaiotzen baitira". Emakumeen eskubideetan izandako aurrerapenen aurrean "indarkeria hori eta bere ingurunea hutsaltzea da erreakzioa. Eta oraindik haratago doa, berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokaren arloko lege-aldaketek gizonak biktimizatzen dituztenaren ustea bultzatuz".

Jarraian, honako hau azpimarratu du idatziak: "korronte neomatxista hori bereziki ari da sartzen mutilen artean; gizon gazte eta adin ertainekoen artean, bereziki eremu digitalean. Espazio horretan ugariak dira mezu misoginoak eta berdintasunaren aurkakoak. Hala, gazteak mezu hauek jasotzen ari dira: "indarkeriak ez duela generorik", "asmakizun ideologikoa" dela edo berdintasun-politikak "urrunegi" iritsi direla. "Diskurtso horien aurrean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren datuek gogorarazten digute gure gizarteak egiturazko arazo bat dakarrela, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritzen dena", gogoratuz.

Ermuko Udala "emakumeen aurkako indarkeria matxista hutsaldu nahi duen edozein diskurtsoren aurka" dago eta konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Euste-horma kolektiboa aktibatzea gure udalerrian emakumeen aurkako indarkeria ukatzen edota hutsaltzen duen edozein erreakzio matxistaren aurrean.
  • Ermuko ikastetxeetan ematen den aukera-berdintasunaren arloko prestakuntzan maskulinotasun berriak lantzea, mezu misoginoak, emakumeen aurkako mezu bortitzak eta berdintasunaren aurkakoak desaktibatzeko.
  • Hezkidetzaren esparruan lan-prozesu egonkorrak ezartzea eta indarkeria matxistaren prebentzioari garrantzi berezia ematea, "Ermua Hiri Hezitzailea" proiektu estrategikoaren baitan.
  • Heziketa- eta prestakuntza-prozesuak indartzea eskola-komunitateari zuzendutako gune formal eta informaletan.
  • Ikastetxeekin hitz egiteko bideak areagotzea, eskola-curriculumean jarrera ukatzaile eta matxisten gaineko esku-hartzea eta normalizazioa indartzeko.
  • Berdinsaretik udalerrien sareko ekintza indartzea, negazionismoari aktiboki aurre egiteko eta indarkeria matxistaren aurka modu kolektiboan borrokatzeko.

Udalbatzak astelehenean, azaroak 25eanm, eguerdiko 12etan plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten digu herritarroi.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera