Abenduaren 5etik 8rako zubian Madrilera joateko bidaia antolatu da
Udal Gazteria Zerbitzuak Madrilera kultur eta aisialdi bidaia antolatu du datorren abenduko zubirako. Bidaia hori hilaren 5etik 8ra egingo dute, 2009ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteek. Parte-hartzaileek Warner parkea, hiriburuaren erdigunea, Sofia Erregina museoa eta Erretiroko parkea bisitatuko dituzte. Bidaiak 115,70 euroko kostua du pertsonako, 23 zenbakiko Ordenantza Fiskalean ezarritakoaren arabera. Izen-emateak azaroaren 12tik 19ra bitartean egingo dira online Egoitza Elektronikoan (izapideak/aisialdia) eta ‘Abiapuntu’ bulegoan.
Madrilerako bidaia espreski kontrataturiko autobus batean egingo da. Kaltxangotik aterako dira ostiral arratsaldeko 16:00etan, eta toki berera itzuliko da asteleheneko 14:30ak aldera. Bidaia honetan 3 begirale joango dira eta taldeak Warner parkean emango du larunbateko eguna; igandean ‘Gernika’ koadroa ikusiko dute Sofia Erregina museoan, hiriaren erdigunea bisitatu eta Erretiro parkean barrena ibiliko dira bizikletan.
Pertsona bakoitzeko 4 egun eta 3 gaueko bidaiaren kostua 115,70 €-koa da, 23. ordenantzan ezarritakoaren arabera. Bidaiaren barne honako gauzak sartzen dira:
- Hiru gau aterpetxean igarotzea, mantenu erdiko erregimenean (afariak).
- Madrilerako garraioa.
- Warner parkerako sarrera eta eguerdiko otorduko menua.
- Bizikleta bat alokatu Erretiroko parkean 2 ordurako.
- Sofia Erregina museorako sarrera.
Parte-hartzaile bakoitzak gain hartu metroan egingo duten joan-etorria eta igande eguerdiko bazkaria.
Izen-emateak egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira, izapideak atalean (‘aisia’ epigrafean) edo Abiapuntun, azaroaren 12tik 19ra. Azaroaren 21ean webgune honetako iragarki-taulan ezagutzera emango dugu onartutako pertsonen zerrenda. Horiek azaroaren 24tik 28ra tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Zenbatekoa (115,70 €) Kutxabanken ordaindu beharko da ES54 2095 4408 50 9110990751 kontuan, ahal dela transferentzia bidez.
Onartutako pertsona batek ordainketa egin izanaren agiria ezarritako epean aurkezten ez badu, erreserba zerrendako lehen pertsonak ordezkatuko du.
Izena banaka emango da, baina bikoteka ere eman daiteke. Hala, aitak, amak edo legezko tutoreak adingabea inskribatu beharko du, eta orri horretan bertan adierazi norekin bidaiatzea nahi duen. Era berean, beste pertsonak ere banaka eman beharko du izena eta norekin bidaiatu nahi duen adierazi beharko du eskarian.
Eskatzaileek eskainitako plaza kopurua gainditzen badute, horiek zozketa publiko bidez esleituko dira, eta zozketa hori osoko bilkuren aretoan egingo da.
Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko, harremanetan jar zaitezkete Gazteria Zerbitzuarekin, gazteria@udalermua.net postontzian eta 689 04 25 71 telefono zenbakian.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean