Abian da 2025-2026 ikasturteko Ermuko Ingurumen Hezkuntzako Programa

06.10.25
Hezkuntza
Erakundea
Ingurumena
Herriko ikastetxe guztietako LHko ikasleei zuzenduta dago

Ermuko Udalak ikastetxeei zuzendutako 2025-2026 ikasturteko Ingurumen Hezkuntza Programa abian jarri du. Urtero bezala, lehen hezkuntzako ikasle guztiek natura eta ingurune hurbila ezagutzea eta ohitura iraunkorragoak hartzea sustatzen duten jardueretan parte hartzeko aukera izango dute.

Programak 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta gazteenen artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta errespetuzko jarrerak sustatzea du helburu. Ikasturte honetan, besteak beste, hondakinen kudeaketa, basoko eta ibaiko ekosistemak, mugikortasun jasangarria, aldaketa klimatikoa eta baserriko bizimodua bezalako gaiak jorratuko dira.

Jarduerak ikasturte osoan zehar egingo dira Ermuko ikastetxeetan, gela barruko saioak eta ingurunera irteerak tartekatuz, ikasleek hurbilen duten errealitatea bertatik bertara ezagut dezaten.

Ekimen honekin, Udalak hezkuntzarekin eta Ermuarentzat etorkizun iraunkorrago bat eraikitzearekin duen konpromisoa indartzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea