Abuztu honetan ere, udako zinerik onena ikusgai plazan

30.07.25
Kultura eta Gazteria
Gustu guztietarako zortzi pelikula eskainiko dira datozen lau asteetan zehar

Ermuko Udaleko Kultura Alorrak aire zabaleko zine onenaren aldeko apustua egin du uda honetan ere. Abuztuko astelehen eta asteazken guztietan, Orbe Kardinala plaza izarren azpiko zinema areto bihurtuko da. Ohi bezala, saioak 22:00etan hasiko dira, eta sarrera doan izango da.

2025eko Udako Zine Zikloa publiko eta gustu guztientzat diseinatu da, egile-zinema, proposamen familiarrak, euskarazko filmak eta akziozko film handiak uztartzen dituen pelikula sorta batekin. Zazpigarren arteaz lagunartean gozatzeko pentsatutako programa, gertuko eta udako giroan.

Aukeratu diren filmak honakoak dira:

  • Abuztuak 4, astelehena: El maestro que prometió el mar
  • Abuztuak 6, asteazkena: Migrazioa (euskaraz)
  • Abuztuak 11, astelehena: Furiosa: de la saga Mad Max
  • Abuztuak 13, asteazkena: Del Revés 2 (Inside Out)
  • Abuztuak 18, astelehena: El bus de la vida
  • Abuztuak 20, asteazkena: Buffalo Kids (euskaraz)
  • Abuztuak 25, astelehena: 20.000 especies de abejas (V.O.S.)
  • Abuztuak 27, asteazkena: El especialista

Doako kultur proposamena da, aire zabalekoa eta bizilagunak eta bisitariak istorio onen inguruan biltzeko pentsatua. Kultura Alorrak parte hartzera eta esperientzia kolektibo horretaz gozatzera animatu nahi ditu herritar guztiak.

Zinema ere komunitatean bizi daitekeelako.

Uda honetan... plazan ikusiko dugu elkar!

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik