Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

05.05.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Liburutegiak mahai-jokoen azken tailerrean iragarri eta izena emateko epea ireki du. Odisea Elkarteak dinamizatuko du saioa maiatzaren 15ean, 17:30etatik 19:30etara, udal liburutegiaren eraikineko hirugarren solairuan. Doako jarduera da eta leku mugatuak ditu. Izen-ematea maiatzaren 13ra arte egin daiteke Liburutegian edo bere kanalen bidez: 943 17 92 12 telefonoa, WhatsApp (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net.

Jolas desberdinak ezagutaraztea, familian edo lagun berriak eginez jolasten eta gozatzen ikastea du ekimenak helburu. Mahai-jokoen saio honetan adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute 3 urtetik aurrera, baina 15 urtetik beherakoek heldu batekin egin beharko dute. Jolas desberdinak ezagutaraztea, familian edo lagun berriak eginez jolasten eta gozatzen ikastea du helburu.

"Mahai-joko mahai-goxo" tailerreko parte-hartzaileen eskura egongo diren jokoak honako hauek izango dira:

  • Ligretto: 8 urtetik gorakoentzat da. Bitik lau pertsonera bitartean joka dezakete. "Bota ahalik eta karta gehien ahalik eta azkarren, aurkariek baino gehiago puntuatzeko".
  • Fila Filo: 6 urtetik gorakoentzat da. Bitik lau pertsonera bitartean joka dezakete. “Eraman itzazu zure inurri guztiak basoaren beste aldera armiarmek jan gabe”.
  • Animal sobre animal: 4 urtetik gorakoentzat da. Bitik lau pertsonera bitartean joka dezakete. "Pilatu zure animalia guztiak besteak baino lehenago”.
  • Dodo: 6 urtetik gorakoentzat da. Bitik lau pertsonera bitartean joka dezakete. "Lagundu eta azkar ibili bide bat sortzeko, erori baino lehen dodoko arrautza biratzen joan dadin”.
  • Monza: 5 urtetik gorakoentzat da. Bitik sei pertsonera bitartean joka dezakete. “Lehiatu auto lasterketa batean koloretako laukitxoetan aurrera eginez”.

Gainera, nahi dutenek etxean dituzten jolasak tailerrera eraman ahal izango dituzte eta beste parte-hartzaileei jolasten erakutsi.

Mahai-jokoek erakutsi dute aliatu ona direla ongizate emozionala eta soziala hobetzeko orduan, eta probatu egiten dute adingabeek, nerabeek eta helduek arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko, frustrazioa kudeatzeko eta akatsak konpontzeko duten gaitasuna. Izan ere, mahai-jokoek ikaskuntza-arlo guztiak lantzeko balio dute, ia konturatu eman gabe. Era batera edo bestera, partida bakoitzean gure gaitasun kognitiboak, afektiboak, sozialak eta psikomotorrak probatzen dira.

Partidak lagunartean gozatzeak pantailetatik deskonektatzea eta gure familia edo lagunekiko lotura estutzea edo lagun berriak egitea ahalbidetzen du. Gizarte-loturak indartzeaz gain, mahai-jokoek memoria, logika eta arrazoibidea lantzeko aukera ematen dute, eta aldi labur batean kontzentratzeko gaitasuna sustatzen dute.

Doako jarduera da eta leku mugatuak ditu. Izen-ematea maiatzaren 13ra arte egin ahal izango Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz. Izen-ematean ondoko datuak jarriko dira; izen-abizenak; Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa eta helbide elektronikoa. Eta 15 urtetik beherako haurren kasuan, adierazi baita jaioteguna eta ikastetxea ere.

Eskaria dauden plaza kopurua baino handiagoa izatekotan, plazak zozketaz esleituko dira eta Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda maiatzaren 14an argitaratuko da Liburutegiaren webgunean eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere