Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

30.01.25
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki

Udalak, Liburutegiaren bidez, mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa antolatu du. Izen-ematea otsailaren 7ra arte egin daiteke liburutegian edo bere kanalen bidez: 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp mezua (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoa idatziz biblioteca@udalermua.net postontzira.

Mahai-jokoen saio honetan 3 urtetik aurrera pertsonek parte hartu ahal izango dute, 15 urtetik beherakoek heldu batekin egin beharko dute. Jolas desberdinak ezagutaraztea, familian edo lagun berriak eginez jolasten eta gozatzen ikastea du helburu.

"Mahai-joko mahai-goxo" tailerreko parte-hartzaileen eskura egongo diren jokoak honako hauek izango dira:

  • El laberino mágico: sei urtetik gorakoentzat eta bi eta lau pertsona artean jolasteko aukera dutenentzat. "Horma ikusezinak dituen labirinto batean sartuko zara, eta horiek buruz ikasi beharko dituzu altxorrak gainerakoak baino lehenago lortzeko".
  • Pick a perro: zortzi urtetik gorakoentzat eta bi eta bost pertsona artean jolasteko aukera dutenentzat. "Ikusmen-azkartasuneko jokoa da, eta kartak hartu beharko dituzu gainerako parte-hartzaileek baino lehenago".
  • Fuerza de dragón: bost urtetik gorakoentzat eta bi eta lau pertsona artean jokatzea. "Lortu buelta osoko zure herensugea piezez oroituz".
  • Doña Buitre: hiru urtetik gorakoentzat eta bi eta lau pertsona artean joka dezaketenentzat. "Pilatu hostoak, adarrak eta arrautzak kutxara erori gabe".
  • Rey Cactus: hiru urtetik gorakoentzat eta bi eta lau pertsona artean parte har dezaketenentzat. "Jokatu zure eskuko kartarik onenak ateratzen diren zenbakien eta koloreen arabera".

Mahai-jokoek komunikazioa eta entzute aktiboa sustatzen dituzte, autokontrola hobetzen dute, gainerako parte-hartzaileak itxaroten eta errespetatzen ikasten dute, eta arauak betetzen, frustrazioa onartzen eta galtzen ikasten laguntzen dute, autoestimua indartzen dute eta gizarte-trebetasunak garatzen dituzte, hala nola lankidetza, negoziazioa edo gatazken konponketa.

Saioak bi ordu iraungo ditu eta otsailaren 12an izango da, asteazkena

Saioa Odisea Elkartekideek dinamizatuko dute, inskribatutako pertsonei joko-arauak erakutsiko dizkiete eta partidetan gidatuko dituzte. Jarduera otsailaren 12an egingo da, 17:30etatik 19:30etara, liburutegiko hirugarren solairuan.

Doako jarduera da eta leku mugatuak ditu. Izen-ematea otsailaren 7ra arte egin ahal izango Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz. Izen-ematean ondoko datuak jarriko dira; izen-abizenak; Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa eta helbide elektronikoa. Eta 15 urtetik beherako haurren kasuan, adierazi baita jaioteguna eta ikastetxea ere.

Eskaria dauden plaza kopurua baino handiagoa izatekotan, plazak zozketaz esleituko dira eta Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda otsailaren 10ean argitaratuko da Liburutegiaren webgunean eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean