Aisialdiko begirale ikastaroa Durangaldean

11.09.25
Bizkaia Gazteak - Aisialdiko begirale ikastaroa | Curso de monitor/a de tiempo libre
Kultura eta Gazteria
Ekonomi Sustapena
2025eko urritik 2026ko maiatzera bitartean eskainiko da prestakuntza eta izen-emateak zabalik daude

Bizkaia Gazteak Durangaldea programaren barnean, aisialdiko begirale ikastaroa eskainiko da laster eskualdean. Egitasmoa 17 urte beteta dituzten eta Durangaldeko herrietan erroldatuta dauden gazteei zuzenduta dago, eta aukera paregabea da titulazioa modu erraz eta merkeagoan eskuratzeko.

2025eko urritik 2026ko maiatzera bitartean eskainiko da prestakuntza teoriko-praktiko osoa, eta behin titulazioa lortuta, haur eta gazteekin lan egiteko aukera izango dute ikasleek. Prestakuntza osoa Durangaldean eskainiko da, eta abantaila ekonomikoak izango dituzte parte-hartzaileek.

Izen-emate epea zabalik dago jada, eta plazak mugatuak dira. Parte hartu nahi izanez gero, edo informazio gehiago eskuratu ahal izateko, jarri harremanetan honako zentroekin:

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik