Aita izan ondoren, Antoñito Molinak lehen kontzertua eskainiko du Ermua Antzokian

01.10.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Sarrera gutxi geratzen dira ostiraleko emanaldirako, 20:30ean

Ermua Antzokiak Antoñito Molina hartuko du ostiral honetan, 20:30ean, "A la aventura tour" birako emanaldi ahaztezin batean; izan ere, lehen aldiz igoko da oholtzara, bere lehen alaba astelehenean – Vega izenekoa- jaio ondoren. Aste honetan aita izan ondoren, Ermuan izango dugu Rotan (Cadiz) herrian jaiotako abeslaria, zeina flamenko-pop estiloarekin eta Espainia osoan zehar eszenatokietan bihotzak bereganatu dituen ahotsarekin datorkigu. Sarrerak 15 €uro balio du eta Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eros ditzakegu aldez aurretik, edo gutxi geratzen direnez, bakarren bat bada, leihatilan erosi ahal izango dugu emanaldia hasi artean.

Antoñito Molinak entzuten dion edonorekin konektatzeko magia du. Bere musika ez da soilik ulertzen dutenentzat, baita sentitzen eta bizitzen dutenentzat ere.

Antoñito Molina -Antonio Caballero Molina- 1988an jaio zen Rotan, Cadizen. Bere ibilbide musikal eta pertsonalak pasioz, tradizioz eta bilakaera artistikoz beteriko bidaia batean murgiltzen gaitu. Cadizko kantautore honek bere nortasunarekin, milaka pertsonaren bihotza harrapatzea lortu du, bere sustraiekin eta alaitasunarekin sakonki lotutako musikarekin.

Antoñito Molina "A la aventura tour" biran murgilduta dago, zuzeneko emanaldi ikusgarri batean. Artista bere musikariekin eta talde handi batekin datorkigu Ermua, orain arteko ikuskizunik onena eskaintzeko. 

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik