Alain Kortazar izango da aurtengo ‘Santixauetako’ txupineroa
Madrilen bizi den ermuar aktorea, Alain Kortazar, izango da aurtengo ‘Santixauetako’ txupineroa, Marta Fernandez eta Maialen Calderon ordezkatuz. Espainiako Federazioak Ipar Mazedonian ospatuko den nazioarteko txapelketa baterako deitu ditu arbitro bikotea eta, beraz, ezin izango dira jaietan Ermuan egon. Profesional gisa, estatua kirol-ekitaldi horretan ordezkatzeko deialdiari baietza eman diote.
Alain Kortazarrek aurtengo txupineroa izateko baldintzak betetzen ditu, bertako kulturari eta arte eszenikoei lotuta egin duen ibilbideagatik eta herritarren aldetik jasotzen duen harrera bero eta aintzatespenagatik. Horrek aukera berezian bihurtzen duelarik.
Arbitroen ezintasuna jakin ondoren, Kultura sailak Hodei Rivas gimnastaren familiarekin harremanetan jarri zen zereginaren proposamena luzatzeko, azken Jai Batzordean aurkeztu zen hautagai alternatiboa izan baitzen. Hala ere, bere inguru hurbilenak erabaki du oraindik adinez txiki eta gazteegia zela erantzukizun hori bere gain hartzeko eta, beraz, momentuz uko egin diote proposamenari.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu