Amagandiko edoskitzeari uzten laguntzeko tailerra

05.06.24
Imagen
Udal Liburutegia
Gizartea
Doakoa da eta izena emateko epea ekainaren 10era arte edo plaza guztiak bete arte zabalik egongo da

Datorren astelehenean amaituko da udal Liburutegiak antolatzen duen "Amagandiko edoskitzea utzi" tailerrean izena emateko epea. Tailerra 4 urte arteko amei eta umeei zuzenduta dago, prozesu hau modu natural eta pedagogikoan burutzeko laguntza jaso nahi dutenentzat.

Tailerra Liburutegian dagoen Bebeteca gunean egingo da, ordu eta erdiz, datorren astean: asteazkenean 16:15ean eta ostegunean 17:30ean. Egun eta ordu ezberdin bi edukita, interesatuek hobekien komeni zaien eguna aukeratu ahal izango dute.

Bigarren tailer hau liburutegian ekainean egiten den "Lehen urteetan laguntzen zaituztegu" programaren parte da. Tailer honetarako, gainerakoetarako bezala, unitate didaktiko bat egin da, euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri dagoen "Tititxo" haur-liburu batean oinarrituta. Liburu horrek aitzakia gisa balio du amagandiko edoskitzearen prozesuari modu osasungarrian heltzeko, titia kentzeko prozesua ulertzeko eta onartzeko, norberaren emozioak kudeatzeko eta amaren eta alabaren arteko lotura sendotzeko.

2021etik 2023ra bitartean (biak barne) jaiotako haurren gurasoek eman ahal izango dute izena. Interesa duten pertsonek liburutegiko bazkideak izan behar dute eta, nahi izanez gero, seme-alabekin joan daitezke.

Doako tailer batean izena emateko, tailerrera joateko konpromisoa hartu behar da. Plazak mugatuak dira eta izena ekainaren 10era arte eman daiteke Liburutegian. Hona hemen horretarako bideak: 943 17 92 12 telefonora deitu, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net postontzira posta elektronikoz idatzi eta datu hauek eman: helduaren eta haurraren izen-abizenak, azken horren jaiotza-data, interesdunaren liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa. Izena emateko plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda ekainaren 11n argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-taulan, eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie izena eman duten guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean